MUSIKA

«« Itzuli

Queenek eta Paul Rodgersek Freddie Mercury omenduko dute disko berri batekin

Queenek eta Paul Rodgersek Freddie Mercury omenduko dute disko berri batekin

2008/09/03

Queen taldeak, Paul Rodgers kantari duela, omenaldia egingo dio Freddie Mercuryri The Cosmos Rocks diskoarekin. Lan berria datorren irailaren 16an kaleratuko da; horrez gain, britainiar banda mitikoa Bartzelonan (urriaren 22an), Murtzian (urriaren 24an) eta Madrilen (urriaren 25ean) arituko da lan berria aurkezteko.

1995etik geroztik, ez zuten estudioko albumik grabatzen. Itzulera hau, 1991ean hil zen taldeko lehenengo abeslari eta sortzaileari eskaini nahi diote. Aurrerapen-kanta, "C-lebrity", irailaren 8an kaleratuko dute; bertan, egungo garaien inguruan haiek duten ikuspuntua agertzen dute.

Queen taldeak eta Paul Rodgersek idatzi dituzte diskoaren abesti guztiak. Taldekideek diotenez, bilduma berrian produkzio asko dago, gitarra asko eta soinu zahar batzuk ere, baina gehien entzuten dena hiru kideen musika omen da. Euren hitzetan, estudioan benetan jotzen duten "musikari errealak" dira.

(Argazkia: www.celebritydeath.wordpress.com)