MUSIKA

«« Itzuli

iTunesek ''Just Stand Up'' kanta plazaratu du minbiziaren aurka dirua biltzeko

iTunesek ''Just Stand Up'' kanta plazaratu du minbiziaren aurka dirua biltzeko

2008/09/03

"Just Stand Up" kanta salgai jarri zuen atzo sareko iTunes dendak. Abestia Antonio "L.A." Reidek egin du, eta helburua minbiziaren aurka dirua biltzea da. Lan honetan hamabost abeslarik parte hartu dute eta, horien artean, Beyonce eta Mariah Carey estatubatuarrak edo Leona Lewis britaniarra aritu dira.

"Just stand up" abestian, aipatutakoez gain, honako beste hauek ere aritu dira: Mary J. Blige, Fergie, Sheryl Crow, Melissa Etheridge, Ashanti Douglas, Natasha Bedingfield, Keyshia Cole, Ciara, LeAnn Rimes eta Carrie Underwood. Gainera, Star Tribune egunkariak argitaratu duenaren arabera, ostiralean, Los Angelesen egingo duten "Stand up to cancer" ("Minbiziari aurka egin") izeneko ekitaldi batean parte hartuko dute.

Antonio "L.A." Reidek konposatu du "Just Stand Up" abestia, eta produzkioa lanetan Kenny Edmonds bere lankidearekin batera aritu da. Era berean, beraiek dira ostiralean izango den ekitaldiaren antolatzaileak. Gainera, Hollywoodeko izarrek ere parte hartzeko asmoa dute, eta jende ezezagunak dirua emateko egingo dituen deiak erantzuten arituko dira. Salma Hayekek, Jennifer Anistonek, Lance Armstrongek, Meryl Streepek edota Christina Applegatek, duela aste batzuk minbizia gainditu duenak, programan parte hartuko dute.

"Stand Up to Cancer" 2007. urtean Industria eta Entretenimendu Erakundeak sortu zuen programa bat da. Ekimen horrek minbiziaren aurka egiteko artista eta erakunde guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu.

(Argazkia: www.beyonceonline.com)