MUSIKA

«« Itzuli

Lagartija Nick taldeak Gasteizko Azkena Rock jaialdia irekiko du gaur arratsaldean

Lagartija Nick taldeak Gasteizko Azkena Rock jaialdia irekiko du gaur arratsaldean

2008/09/04

Lagartija Nick talde andaluziarrak urtero Gasteizen antolatzen den Azkena Rock jaialdia irekitzeko ardura hartuko du aurten. Ekitaldia gaurtik larunbatera bitartean egingo da Arabako hiriburuko Mendizabalako eremuan, eta aurten Lemonheads, Hanoi Rocks eta Ray Davies (The Kinks taldeko abeslari ohia) bezalako artistak izango dira. Baina protagonista nagusia Erresuma Batuko Sex Pistols taldea izango da, punk mugimenduaren sortzaileetako bat.

Jaialdia gaur hasiko da arratsaldeko 6etan eta Lagartija Nick bandaren akordeak izango dira entzungo diren lehenengoak, 18:25ean. Horren ostean, The Yawning Man (19:20), Hayseed Dixie (20:15), Radio Moscow (21:10), The Boss Hoss (22:15), Marky Ramone (23:20) eta The Lemonheads (24:50) talde eta bakarlariek joko dute.

Ostiraleko programa Viaje a 800 taldearekin hasiko da 14:30ean. Hauen lekukoa Sorkunek hartuko du 15:10etik aurrera. Hurrengoak Animal Alpha (15:45), Truly (16:30), Hanoi Rocks (17:20), Blue Cheer (18:15), The Sonics (19:20), Danko Jones (20:25), Ray Davies (21:35), Sex Pistols (23:15), Blind Melon (24:40) eta The Quireboys (01:55) izango dira.

Larunbateko jardunaldiari Las Culebras bandarekin emango zaio hasiera 14:20an. Gero, The Royal Cream (15:10), Baby Woodrose (15:45), Sex Museum (16:30), John Cale & Band (17:20), Orange Goblin (18:15), Duff Mckagan's Loaded (19:20), The Gutter Twins (20:25), The Jayhawks (21:35), Dinosaur Jr (23:15), Los Lobos (24:40) eta The Jon Spencer Blues Explosion (01:55) arituko dira oholtza gainean.

Bestalde, egunero kontzertuak bukatutakoan DJak arituko dira: Monasterio DJa gaur goizaldean (02:10) eta bihar goizaldean (06:05) izango da musika jartzen; Gemelos Derrick bikotea ere gaur (03:10) eta bihar (05:00) goizaldean igoko da taulagainera eta larunbatean Chewbacca disko jartzaileen txanda izango da bostetatik aurrera.

Azkenik Antikaraoke izeneko karaoke berezi bat egongo da ostiralean eta larunbatean, 3:00etan.

(Argazkia: www.azkenarockfestival.com)