«« Itzuli
Presuntos Implicados eraberritua itzuliko da Será lanarekin

2008/09/05
Presuntos Implicados musika taldeak irailaren 9an kaleratuko du disko berria. Hiru urteko isiltasunaren ondoren, Será izena daraman abesti sorta plazaratuko dute. Bide batez, taldeko abeslari berriaren, Lydia Rodriguezen, estreinaldia izango da lan hori.
Bandak abesti berriekin sortu zuen azken diskoa Postales (2005) izan zen. Garai hartan, Sole Gimenez zen abeslaria, baina 2006an hirukoa utzi zuen, elkarrekin 23 urte zeramatzatenean. Proiektu ugariren partaide izan ziren geroztik Nacho Mano (gitarra eta baxua) eta Juan Luis Gimenez (gitarra). 2007an, ordea, berriz elkartu eta 30 abesti konposatu zituzten. Horietako 14 sartu dituzte aurki argitaratuko duten bilduman.
Ideia berriarekin lanean ari zirela, Sole Gimenez ordezkatuko zuen ahotsaren bila hasi ziren. "Haren hutsunea sentitzen dugu" esan du Juan Luis Gimenezek, "pertsona, profesional eta abeslari bikaina da". Manoren arabera, "polita izan zen iraun zuen bitartean". Aspaldian, berriz, etorkizunari begira daude Será eta Lydia Rodriguez lagun hartuta. Horregatik, orain arteko lanik akustikoena jendaurrean azaltzeko irrikaz omen daude taldekideak.
(Argazkia: EFE)
