Celtas Cortos taldeak Zarautzen joko du gaur, 22.30ean, Iņurritzako zelaian. Valladolideko taldearen kontzertua Potente Tour 2008 biraren barruan kokatzen da. Horrez gain, txosna bat jarriko dute kontzertua izango den tokian, Gobernuz Kanpoko Erakundeen ardurapean.
Bonbereneako futbol-zelaian, besteak beste, Kerobia, Zea Mays, Sorkun, Makala, Deabruak Teilatuetan eta Delorean arituko dira zuzenean. "Sormenaren suhiltzaileen aurrean izan piromano eta zabaldu sua" lelopean Bonberenea etxe okupatuko kideek jaialdi biribila prestatu dute.
Lirikaren munduari egindako ekarpen garrantzitsuagatik jasoko du Donostiako Orfeoiak gaur, Oviedon, Teatro Campoamor Fundazioak urtero banatzen dituen sarietako bat. Ekitaldia Campoamor antzokian izango da eta saritu gehienak Oviedoko Filarmonia Orkestrarekin batera zuzenean arituko dira. Isabel Rey sopranoa, Aquiles Machado tenorra eta Boris Izagirre idazle eta telebistako aurkezleak gidatuko dute ordu eta laurden inguru iraungo duen emanaldia. Gainera, udal agintariak eta kulturaren eta artearen munduko pertsonak ez ezik, epaimahaiko kideak ere bertara gerturatuko dira.
Gustav Mahler Jugendorchester orkestra austriarra Donostiako Kursaal Auditoriora itzuliko da gaur, 2005 eta 2006 urteetan eskainitako emanaldiek izan zuten arrakastaren ondotik. Orkestra gaztea gidatzen Sir Colin Davis zuzendari britainiarra ariko da, eta Jean Sibeliusen eta Hector Beliozen obrak interpretatuko ditu.
Birminghameko UB40 bandak bere itzulera iragarri du, irailaren 9an kaleratuko baitu Twentyfourseven disko berria. Lan hori Ali Campbell kantariarekin grabatuko duten azken diskoa izango da, duela zenbait hilabete taldea utzi baitzuen elkarri adierazpen garratzak egin ostean.
Datorren irailean Paul McCartney Beatles taldeko kide ohia Israelen arituko da Liverpooleko laukotea debekatu eta berrogeita hiru urte geroago.
Omenaldi kontzertua 20:00etan izango da, Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean, eta Iruņeko konpositore eta biolinista ekarriko du gogora, haren heriotzaren urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren barruan.
Datorren irailaren 12an kaleratuko du Metallicak Death Magnetic izeneko lan berria. Hala ere, itxaronaldia hain luzea izan ez dadin, James Hetfieldek zuzendutako taldearen jarraitzaileek dagoeneko badute Interneten aurrerapen bat entzuteko aukera, diskoa kaleratzen den bitartean.
Sandra Love Aste Nagusian izango dugu gaur, Gaztearen eskutik. Love gaur gauean egingo den "Gaztea Gaua" ikuskizuneko izar nagusia izango da; Alberto Gabilan disko jartzailearen musika lagun duela, argiz eta kolorez beteko ditu Bizkaiko hiriburuko kaleak.