MUSIKA

Gutxirekin nahikoa

Hein handi batean, abestiek lortzen duten ospea komunikabideetan ematen zaien oihartzunaren araberakoa izaten da eta komunikabideen artean ere, irratiak eta telebistak ez dute, noski, eragin bera. Irratian zenbait doinu erre arte errepikatzen diren arren, telebistan behin baina modu egokian ematea nahikoa da publiko zabalarengana iristeko eta abestiak pantaila txikian emateko erakusleiho aproposenetarikoa iragarkiak izaten dira.

Uda badatorrela eta, freskagarri etxe ezagun batek kanpaina berria martxan jarri du eta kasu honetan gainera, Zodiacs talde getxoztarrak izan du musikaren ardura.Diru gutxirekin ere uda ona pasa daitekeela kontatzen zaigu istorioan eta iruditan erakusten digutena, abestian kontatzen zaigunarekin bat dator gainera; alegia, kantua bereziki idatzi du Zodiacsek iragarkiko abesti izateko. Talde bizkaitarrak kaleratu berri du laugarren estudioko diskoa eta 3, 2, 1 izeneko lan honen edizio berezian ere aurki daiteke uda honetan pantaila txikian behin eta berriz entzungo dugun "Con poco me lo monto" abestia.

Eta Zodiacsek ere, telebistaren magiarekin, gutxi gehiago beharko du aurtengo udako kantuen zerrendan sartzeko. Zer apustu?

Nork: Maider Segurola.2009/05/29 13:48:13.993 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1)

Erantzunak

Hiru.com atariko bideotekan talde bizkaitarraren bideo bat dago ikusgai. Hemen esteka: http://www.hiru.com/bideoteka/musika/Bizkaiko_rocka

Nork: Bideoa ikusgai.2009/06/03 15:42:11.173 GMT+2

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.