MUSIKA

«« Itzuli

Erreportaje didaktikoak

Patti Smith, punk rockaren olerkaria

Patti Smith, punk rockaren olerkaria
Patti Smith, punk rockaren olerkaria
Patti Smith, punk rockaren olerkaria
Patti Smith, punk rockaren olerkaria
Patti Smith, punk rockaren olerkaria
Patti Smith, punk rockaren olerkaria
Patti Smith, punk rockaren olerkaria

Punk rockaren olerkaria deiturikoak ikuspuntu feministaz eta intelektualaz jantzi zuen musika mota hori, eta, gainera, rock-doinuetako artista eraginkorrenetakoa bihurtu zen. Horrez gain, hark egindako aipamenek XIX. mendeko frantziar poesia Ipar Amerikako gazteen artean heda zedila ahalbidetu zuten, eta, aldi berean, haren itxura androginoak disko-garaiari desafio egin zion.

2008/07/24

Patricia Lee "Patti" Smith 1946an jaio zen Chicagon, baina 1955an New Jerseyra joan zen bizitzera. Bere ama, Beverly Smith, Jehovaren lekukoa zen, eta bere aita ateoa zen. Bi jarrera kontrajarri horiek Jainkoarekiko zeukan ikuspegi bikoitza eman zioten: sakratuaren eta profanoaren arteko nahasketa, bere ibilbide guztian zehar agerikoa dena.

Jehovaren lekuko gisa hazi zuten, oso sinismen zorrotza dena, baina bigarren hezkuntzan zegoenean, Arthur Rimbaud azaldu zen Patti Smith eta Jainkoaren artean. Iluminaciones eskuratu zuen, liburuaren azalean agertzen zen gaztea bere gustukoa baitzen, lehen begi-kolpeko maitasuna izan zen hura. Liburua irakurri zuenean, ez zen gai izan bertan adierazten zena ulertzeko, baina senak hitz haiek ederrak zirela esaten zion.

Handik gutxira New Jerseyko Arte Eskolan sartu zen, eta bertako irakasle batek Jean Geneten eta Rimbaud beraren argitalpen gehiago ezagutzera animatu zuen. Biak ere bere inspirazio nagusienetako bi bilakatuko ziren.

1967an New Yorkera lekualdatu zen, eta, bertan, Robert Mapplethorpe argazkilaria, Sam Shepard idazlea, gidoilaria, aktorea eta musikaria eta disko-denda batean saltzaile gisa lan egiten zuen Lenny Kaye izeneko gitarrista ezagutu zituen. Azken horrekin poesiarekiko, bizitza bohemioarekiko eta jatorrizko rockarekiko zaletasuna partekatzen zituen.

1970eko hamarkadaren hasieran, rock aldizkarietarako idazten aritzeaz gain, poeta ibilbideari ekin zion, eta haren lanak harrera ona eskuratu zuen New Yorkeko artisten eta intelektualen artean.

Ordurako hasia zen bere testuak publikoaren aurrean irakurtzen, baina zerbait gehiago behar zuela iruditzen zaitzaion, eta, hala, Lenny Kaye gonbidatu zuen bere irakurketan gitarrarekin parte har zezan. Horrek bere errezitaldiek, gero eta gehiago, rock-kontzertu itxura izan zezatela eragin zuen.

Gauzak horrela, Patti Smithek 1975ean grabatu zuen bere lehen diskoa, Horses izenekoa, Velvet Underground taldean aritutako John Cale baxu-jotzailearen ekoizpenarekin. Diskoko azalean Mapplethorpek ateratako argazki arras ezaguna ageri da. Argazki horretan, Patti Smithek azaltzen duen itxura ez da emakumezko batena, ezta gizonezko batena ere. Bera izan zen androginiaren kontzeptua eremu horretara eraman zuen lehen emakumea, ordura arteko emakumezko rock-izarrek erakargarriak izan behar baitzuten.

Diskoa horri "Gloria" abestiak eta bertan entzun zitekeen honako esaldi esanguratsuak ematen zioten hasiera: "Jesus norbaiten bekatuengatik hil zen, baina ez nireengatik". Ondoren, abesti hori Van Morrisonen "Gloria" kantarekin nahasten zen, Smithek gizonezko baten ikuspuntutik abesten zuena. Jarraian zetorren abestian, berriz, bere buruaz beste egiten zuen lesbiana batenak egiten zituen.

Bere hurrengo lana Radio Ethiopia (1976) izan zen, eta lan horrekin arrakasta handia eskuratu zuen, batez ere Bruce Springsteenekin batera idatzi zuen "Because The Night" abestiaren bertsioarengatik. Geroago Wave (1979) diskoa etorri zen, bere ibilbidean puntu eta aparte bat izango zena, disko horrekin musika-mundutik erretiratu baitzen denbora luzerako.

Fred "Sonic" Smithekin, MC5 gitarristarekin, ezkondu zen, eta 1980tik 1988ra hura, etxea eta seme-alabak zaintzen jardun zuen. Alabaina, 1988an Dream of Life grabatu zuen bere gizonarekin batera; aitzitik, horren ostean berriro ere isiltasunera eta familia-bizitzara bueltatu zen 1994. urtera arte. Urte horretan ekin zion berriz ere musika-ibilbideari modu serioan, hilabeteko epean gertatu ziren bere senarraren eta anaiaren heriotzen ostean. Hura gertatu eta gero, beste bi bilduma plazaratu zituen: Gone Again (1996) eta Peace and Noise (1997), azken hau hil zitzaion beste lagun baten (William Burroughs) omenezkoa zen.

2004ko martxoan Trampin izeneko lan berria kaleratu zuen Chicagoko kantariak, nazioarteko plazara bueltatzeko balio izan ziona. Oraintsuagokoa da Twelve (2007) diskoa.

(Argazkiak: www.amazon.com)