«« Itzuli
Erreportaje didaktikoak
The Specials, 2-Tone musika estiloaren sortzaileak





The Specials taldeak eragin beltz eta zuriak dituen 2-Tone ska estilo ingelesa garatu zuen, Karibeko erritmoetan oinarrituz. Ska tradizionalari garrantzia eman zioten, gitarren goranzko soinua eta organo baten gainean sortutako melodia sendoak erantsiz.
2008/08/14
Conventryko (Ingalaterra) talde hau 1977ko udan sortu zen AKA SPECIAL izenarekin eta Jerry Dammers, Terry Hall, Neville Staples, Lynval Golding, Roddy Radiation, Sir Horace Gentleman eta John Bradbury osatu zuten.
Musika estilo berria
70eko hamarkadaren amaieran, tribuek Britainiar Erresuma hartu zuten eta mod, punk eta skin gazteek orain arte beraiekin erlazionatzen ez zen musika estilo berria entzuten hasi ziren: reggaea. Jamaikako ska erritmoak Sex Pistols edo The Clash taldeen abestien artean entzuten ziren eta honen harira, The Specialsek ska, pop eta punk rock doinuak uztartu zituen musika genero arrakastatsua sortuz: 2-Tonea.
2-Tone terminoa hitz joko bat zen eta taldeak erabiltzen zituen jantziak zuri eta beltzak definitzen zituen. Horrez gain, taldearen arraza arteko konposizioari ere egiten zion erreferentzia, langileria britainiarren artean existitzen ziren arraza-arazoak une gorenean zeudenean.
Soinu honen ildotik, 2-TONE deituriko disko-etxea sortu zuten, bertan, Erresuma Batuko musika zerrendetan 10. postua lortu zuen ?Gansters? grabatuz.
Chrysalis zigiluarekin sinatu ondoren, taldeak The Specialsera laburtu zuen bere izena. Lehenengo diskoa, Specials (1979), Elvis Costellok ekoiztu zuen eta ?A Message To You Rudy? ospetsua zeukan. Kanta honek 2-Tone mugimenduari etiketa jartzeko balio zuen, oso harrera ona izanez eta Madness, English Beat eta The Selecter taldeetan eraginez.
1980ko urtarrilean, The Specials disko berria argitaratu zuen: More Specials. Lan honek Erresuma Batuko lehen postura heldu zen ?Too Much Too Young?abestia zuen, baita ?Rat Race? eta ?Stereotype? temak ere.
Taldeak, ?Ghost Town? bezalako kantekin, une garrantzitsuak harrapatzeko gaitasuna zuen, Erresuma Batua Londresko zalapartak jasaten zituen bitartean. Kanta honek, 1981eko udan asko entzun zen irratian.
Taldearen desegitea eta itzulera
The Specials etapa arrakastatsu berri horretan desegin zen eta aurreko izena erabilita, AKA SPECIAL, banda berria osatu zuen. Horrela, In The Studio (1984) eta Today?s Special (1996) lanak kaleratu zituen.
?Racist Friend? abesti arrakastatsuaren ondoren, Dammers Apartheidaren kontra zeuden artistekin batera politikoki aktibatzen hasi zen. Bera ere Nelson Mandelaren omenez, 1988ko ekainaren 11n, Londresko Wembley estadioan, antolatutako kontzertuaren atzean zegoen.
1993an, 2-Tonen berpizkundearekin batera, Desmond Dekker mitoak taldea berriz batu zuen Trojan Archives zigiluaren pean. Dammers Jazzeko Odisea deitzen zen proiektu batean murgilduta zegoen, baina hau uztera behartu zuten.
Bi urte beranduago, berriz elkartzen zirenaren berri eman zuten, hala ere, taldeak aurretik izandako idealismo politikoa aldatu zuen eta argitaratutako disko berrian hasierako abestien bertsioak bakarrik zeuden.
1998an Guilty ?Til Proved Innocent grabatu zuten Los Angelesko Studio City eta Clear Lake estudioetan, 2000an, berriz, Skinhead Girl, eta, 2001ean euren azken diskoa editatu zuten: Conquering Ruler.
(Argazkiak: www.thespecials.com)
