MUSIKA

«« Itzuli

Erreportaje didaktikoak

Slade, glam-rock taldeen lehenengotariko bat

Slade, glam-rock taldeen lehenengotariko bat
Slade, glam-rock taldeen lehenengotariko bat
Slade, glam-rock taldeen lehenengotariko bat
Slade, glam-rock taldeen lehenengotariko bat
Slade, glam-rock taldeen lehenengotariko bat

Slade 70eko hamarkadako glam-rock eta hard-rock musika estiloko talde britainiarra izan zen. Lelo gogorrak eta gitarra riff anplifikatuak zituzten kanta komertzialak konposatzen zituen, gero, modu agresiboan eta dibertigarrian taula gainean antzeztuz. Garaiko nerabeen artean arrakasta handia lortu zuen eta taldearen abestirik entzunena "Cum On Feel The Noize" izan zen, Quiet Riot eta Oasis taldeek geroago ezagutarazi zutena.

2008/08/21

Don Powell bateria-jotzaileak, Dave Hill gitarristak, Jimmy Lea baxu-jotzaileak eta Hoody Holder abeslariak osatzen zuten taldea. Gainera, taldeko kide gehienak, besteak beste, The Vendors (geroago The In-Be-Tweens izan zena) edo Steve Brett & The Mavericks taldeetatik zetozen, beraz, musika industrian esperientzia zuten.

Hasiera batean taldeak Ambrose Slade izena hartu zuen arren, geroago Sladera laburtu zuen.

Lehenengo momentutik, zortea izan zuten eta Chas Chandler, Animals taldeko baxu-jotzailea, euren agente eta produktore bihurtu zen. Gazteen artean bultzatzeko asmoarekin, Chandlerrek izan zuen lehenengo ideia Sladeko kideak skinheads-etan bihurtzea izan zen.

Hala ere, Fontana Records diskoetxearekin Beginnings (1969) grabatu ondoren, glam-rockean sartzeko proposatu zien. Horretarako, tximak luze utzi, makillatu eta, plataformak eta arropa deigarriak jantzi zituzten.

Bigarren lana, Play it loud (1970) Polydor etxearekin grabatu zuten eta honek "Shape of things to come" eta "Know who you are" abestiak zituen. Slade 1971eko zerrenden lehen postuetara iritsi zen "Coz I luv you" abesti bihurriarekin eta "Get down and get with" kantarekin.

Hurrengo urtean Slade Alive! (1972) zuzeneko lana eta Slayed? (1972) argitaratu zuten, Britainia Handian lortutako arrakasta berretsiz. Horrez gain, garrantzia komertzial handiko abestiak editatu zituzten, "Look wot you dun" edo "Take me bak? home", besteak beste. 1973an Sladest grabatu zuten eta 1974an Old new borrowed and blue, azken honek "Everyday" piano balada izanik.

70eko hamarkadaren erdialdean punka iristearekin batera, Sladen erakargarritasun komertziala gutxiagotzen joan zen, mugimendu berri honek glam-rocketik hartzen baitzituen bere probokazioa eta energia. Hala ere, 1975ean "How does it feel", "In for a penny" eta "Thanks for the memory" konposatu zituzten.

Urte berean In flame (1975) filma protagonizatu zuten eta pelikularen soinu banda aintzat hartzeko diskoa bihurtu zen, betiko doinuak egitura anitzetara moldatu baitzituzten.

Hurrengo urteetan Nobody?s fool (1976), Whatever happened to Slade? (1977), Slade Alive, Vol. 2 (1978) eta Return to base (1979) lanak argitaratu zituzten.

80ko hamarkadan zerrenda britainiarren lehen postuetara itzuli ziren berriz ere, hard-rock estiloa zuten diskoekin, Till deaf do us part (1981), We?ll bring the house down (1981), Slade on stage (1982), The amazing kamikaze syndrome (1983), Keep your hands off my power supply (1984), Rogues gallery (1985) edo Your boyz make big noize (1987), besteak beste. 90eko hamarkadan ere indartsu ibili ziren.

Hala ere, taldearen abesti arrakastatsuenak "Cum On Feel The Noize", "Mamma We?re All Crazee Now", "Time To Rock", "Run Run Away" eta "Coz I Love You" izan ziren. Hauek glam-rockaren lehen abestiak izan ziren, hau urteen poderioz masifikatu zen estiloa izanik.

(Argazkiak: http://www.slade4ever.de/html/index.htm )