Hiru.com <![CDATA[Erreportaje didaktikoak]]>
Hiru.com
Armando Anthony Corea 1941eko ekainaren 12an jaio zen. Chick Corea bezala ezaguna, piano-jotzailea, teklista eta jazz konpositore estatubatuarra da. Gainera, Grammy sari ugari irabazi ditu. Corea oso ospetsua da 70eko hamarkadan jazz fusioa eta jazz rocka estiloetan egindako lanagatik. 60eko hamarkadan mugimendu honen sorreran parte hartu zuen Miles Davisen bandan zegoenean eta, ondoren, hainbat musikari bertutetsu biltzen zituen Return to Forever taldea osatu zuen. Gainera, jazz musikaren hainbat estandarren konposatzailea da, horien artean dira "Spain", "La Fiesta" y "Windows".
          <description><![CDATA[                                    Etengabeko iragarpen faltsuen ondoren, itxaronaldi luzeak, azkenean, badu iraungitze-data. Datorren azaroaren 23an kaleratuko da Guns N`Roses taldearen Chinese Democracy lana, Ameriketako Estatu Batuetan soilik kaleratu den diskoa, hain zuzen ere. Lan honek erabat asetuko ditu horrenbeste denboran zain izan diren jarraitzaile sutsu horiek. 
Bandako kideek hainbat eztabaida izan ondoren, 1984ko otsailean, Joe Perry eta Brad Whitford gitarristek Aerosmitheko taldekide ohiak bisitatu zituzten eta adiskidetu egin ziren ostera; diotenez, haien emazteen ahaleginari esker. Taldea, beraz, berriro elkartu eta "Back in the Saddle Tour" biran murgildu zen.
Aerosmith Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen rock banda handi eta ospetsua da. 70eko hamarkada hasieran osatu zuten Steven Tyler (ahotsa, teklatua eta aho soinua), Joe Perry (gitarra eta bigarren ahotsa), Brad Whitford (gitarra), Tom Hamilton (baxua) eta Joey Kramer (bateria) musikariek.
Tristura, melankolia, drogak, betiko geratu diren kantak, ospea eta Enrique Urquijoren zorigaiztoko heriotza dira Los Secretosen ibilbidearen pasarteetako batzuk. Hiru hamarkadatan 20 disko, country-rock eta pop estilokoak, grabatu dituzte; horietako batzuekin salmenta-markak hautsi dituzte, gainera. Directo lanari esker, esaterako, urrezko disko bat eman zieten eta Grandes exitos albumarekin 450 mila kopia saldu zituzten.
Musika talde madrildarrak 30 urte bete ditu taula gainean. Iazko azaroan, 30 aņos kaleratu zuten, taldearen abesti eta bideoklip onenen bilduma hain zuzen. Halaber, Egile eta Editoreen Elkarteak diamantezko diskoa eman zien milioi eta erdi kopia baino gehiago saltzeagatik. Urquijo anaiek Tos izeneko taldea sortu zuten "Madrilgo mugida" hastear zegoenean, baina eurek unean uneko modak alde batera utzi eta estiloa propioa garatu zuten.
Free taldearen lehen albumek salmenta gutxi izan zituzten, "All Right Now" abesti arrakastatsua bere baitan zuen Fire and Water diskoa kaleratu zuten arte. Londreseko rock taldea kontzertu ikusgarriak eta bira oso luzeak eskainiz egin zen oso ezagun. Arazo pertsonalek eta drogek, baina, helburu handiagoak lortzea eragotzi zieten.
Donna Summerrek Crayons bere estudioko disko berria publikatu zuen ekainaren 9an, 17 urte igaro dira aurreko lana kaleratu zuenetik. 130 milioi disko saldu eta sari anitz lortu ondoren, 70eko hamarkadako disko musikaren erregina salmenta zerrenden gorenean kokatzen saiatuko da.
Ez dok amairu 1965ean, diktadura frankista garaian, sortutako euskal mugimendu kulturala izan zen. Euskal kultura zigortua berreskuratzeko borrokan ibili zen eta garrantzia asko lortu zuen 60ko eta 70eko hamarkadetan. Bestelako arlo artistikoekin lotura estuak zituen arren, Ez dok amairu musika talde bat izan zen funtsean.
          <description><![CDATA[                                    70eko hamarkadako giroa islatzen duen talderik hoberenetarikoa da Boney M. Ospe ikaragarria lortu zuten, milioika album saldu zituzten eta euren kanta gogoraerrazen bidez, "eurodance" musika sortu zuten.