MUSIKA

«« Itzuli

Erreportajeak

Sarasateren heriotzaren mendeurrena, OSNren eskutik

Sarasateren heriotzaren mendeurrena, OSNren eskutik
Sarasateren heriotzaren mendeurrena, OSNren eskutik
Sarasateren heriotzaren mendeurrena, OSNren eskutik
Sarasateren heriotzaren mendeurrena, OSNren eskutik
Sarasateren heriotzaren mendeurrena, OSNren eskutik

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak hamar ekimen baino gehiago, Txinan bira bat barne, antolatu ditu 2008rako, Pablo Sarasate biolinista iruindarraren heriotzaren mendeurrena ospatzeko. Lehen kontzertua uztailaren 10ean izango da Gayarre Antzokian eta emanaldi horretan obraren bat interpretatzeko musikariaren biolinetako bat erabiltzea espero dute.

2008/03/14

Pablo Sarasateri eskainitako ekitaldien programa sanferminetako jaietan hasiko dute, uztailaren 10ean Gayarre Antzokian OSNk biolinista iruindarraren musikan oinarrituta emango duen kontzertuarekin. Rolf Guptaren zuzendaritzapean, Nadir Khashimov biolinista gaztea, Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketaren azken edizioan bigarren saria jaso zuena, arituko da bakarlari gisa.

OSNk bere 2008-2009 denboraldia ere Sarasate gogoratzen inauguratuko du, izan ere, bere abonu zikloaren lehen programan Linus Roth biolinista alemaniarrak musikari nafarraren obrak interpretatuko ditu Baluarten, irailean.

Nafarroako gobernuak urtero ospatzen duen eskolen kontzertuen zikloan, OSNk Sarasateri eta haren garaiari eskainitako programa bat ospatuko du. Horretarako, Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketaren azken edizioko irabazlea, Yuki Manuela Janke 21 urteko alemaniarra, arituko da bakarlari gisa eta Cristóbal Soler izango da zuzendaria. Kontzertuok Baluarten izango dira, azaroan.

Abenduan, berriz, Baluarten egingo den Nafarroaren Eguneko kontzertuak ere konpositore nafarra izango du protagonista nagusia. Bertan, OSNk errezitaldia eskainiko du Ernest Martínez Izquierdo orkestrako zuzendariak gidatuta eta Tianwa Yang 21 urteko biolinista txinatarrekin batera.

OSNren abonu zikloaren barruan, musikagile nafarraren musikaz gain harentzat espresuki idatzitako obrak ere izango dira entzungai.

Lau disko eta dokumental bat

Kontzertu horiez gain, beste ekitaldi berritzaile batzuekin osatuko dute Sarasateri egindako omenaldia. Horien artean, nabarmentzekoa da Pablo Sarasateren biolinerako eta orkestrarako obra osoa grabatuko dutela Naxo diskoetxearekin. Guztira, lau disko grabatuko dituzte, horietako bi urte honetako irailean eta abenduan. Beste biak 2009an eta 2010ean grabatuko dituzte.

Yoé Miyazaki interpreta a Pablo Sarasate dokumentalean ere hartu du arte OSNk. Film horretan, Miyazaki biolinista japoniar ezagunak "Fantasía de Carmen" interpretatzen du orkestra nafarrarekin batera eta Ernest Martínez Izquierdoren zuzendaritzapean, biolin eta pianorako beste obra batzuez gain.

40 minutuko lan honek Iruñako hainbat eszenatoki eta giro enblematiko jasotzen ditu, hala nola Pablo Sarasateri lotutako sanferminetako festak. Dokumentala Japoniako satelite bidezko telebista-kate desberdinetan emitituko dute urte honetan.

Kontzertu-bira Txinan

OSNk bere fundatzaileari egingo dion omenaldiari amaiera emateko, 2008aren bukaeraren eta 2009aren hasieraren artean Txinara joango da orkestra, bertan Nafarroako konpositorearen lana hedatzeko bira bat egiteko.

Hitzarmena oraindik sinatu gabe dagoen arren, ziurrenik Txinako zortzi hiritan emango dituzte kontzertuak.