MUSIKA

«« Itzuli

Erreportajeak

Liza Minelli eta Lucia Lacarra dantzaria, Jazzaldian izango diren artistetako bi

Liza Minelli eta Lucia Lacarra dantzaria, Jazzaldian izango diren artistetako bi
Liza Minelli eta Lucia Lacarra dantzaria, Jazzaldian izango diren artistetako bi
Liza Minelli eta Lucia Lacarra dantzaria, Jazzaldian izango diren artistetako bi
Liza Minelli eta Lucia Lacarra dantzaria, Jazzaldian izango diren artistetako bi
Liza Minelli eta Lucia Lacarra dantzaria, Jazzaldian izango diren artistetako bi
Liza Minelli eta Lucia Lacarra dantzaria, Jazzaldian izango diren artistetako bi

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 43. edizioko egitaraua ia finkatuta dago honezkero. Liza Minelli, Diana Krall, Chick Corea eta Paolo Conte izango dira uztailaren 22tik 27ra bitartean Gipuzkoako hiriburuan arituko diren artistetako batzuk. Gainera, erabat konfirmatu gabe badago ere, Lou Reed musikari ospetsua Jazzaldiaren edizio honetako izarretako bat izan daiteke.

2008/04/04

Miguel Martín, Heineken Jazzaldiaren, zuzendariak iragarritakoaren arabera, aurtengo edizioak zazpi eszenatoki ezberdin izango ditu: Kursaaleko Ganbara Aretoa eta Auditorioa, Victoria Eugenia, antzoki honen Klub aretoa, Heineken karpa eta eszenatokia, eta Frigo karpa Zurriolan. Trinitate plazan ere normalean kontzertuak egoten dira baina aurtengoan ez da horrela izango, plazan lanetan baitaude.

Kursaaleko Auditorioan ikuskizun handienak eskainiko dira. Keith Jarret, Paolo Conte, Diana Krall, Return Forever taldea eta Lucia Lacarra dantzaria izango dira bertan arituko diren artistetako batzuk. Azken honek, ?Duke Ellington balleta? dantzatuko du, Roland Petiten coreografiarekin. Liza Minelli abeslari eta aktorea ere Kursaaleko Auditorioan arituko da, Jazzaldiaren programari bukaera emateko.

Antzoki hontan bertan, Ganbara Aretoan, jazz ortodoxoenari egingo daio txokoa. Honako artistak izango dira ikuskizunak bertan eskainiko dituztenak: David Murray, Diane Reeves, Ahmal Jamal, Anthony Braxton, Kenny Barron, Jean-Luc Ponty eta Soft Machine Legacy taldea.

Victoria Eugenia antzokiari dagokionez, Johny Winterren, Maceo Parkerren, Steve Colemanen, Don Byronen, Bugee Wesseltoften eta John Hiatten kontzertuak hartuko ditu. Stefano Bollanik, aldiz, antzoki honen Club aretoan izango du eszenatokia.

Sarrera libreko kontzertuak Heineken Karpan, Zurriolako Eszenatoki Berdean eta Frigo gunean izango dira. Nahiz eta oraindik artista guztiak konfirmatu ez diren arren, Toto Bona Lokua, Marc Ribot, Pink Martini, Kate McGarry, Stefani Di Battista, Da Punto Beat, Benjamin Biolay eta The Mungolian talde norvegiarra dira sarrera libreko kontzertuetan arituko diren artistetako batzuk.

Gau zuria

43. Heineken Jazzaldiak berrikuntza interesgarri bat dakar: uztailaren 26tik 27rako gauean, hau da, larunbatetik iganderako gauean, gaupasa egingo da. Horrek esan nahi du egun horretako programazioa gau guztian luzatuko dutela, hurrengo eguna argitu arte, musikan oinarriturik, baina beste alor artistiko batzuk ere jorratuz. Hasieran bere izena Gau Zuria izango da baina jaialdiko zuzendariak, Miguel Martinek, herritarrei eskaera egin die gau horri izena emateko, baita egingo diren ekintzei buruzko proposamenak egiteko.

Sarreren salmenta

Ikuskizunetarako sarrerak apirilaren 14ko goizeko 11:00etatik aurrera izango dira salgai. Salmenta lekuak Victoria Eugenia Antzokiko leihatila, Servikutxako kutxazainak, Telekutxa eta Kutxako web orria dira.

Kursaaleko Ganbara Aretoan zazpi ikuskizunetara joateko bonuak 85 euro balio ditu; 100 eurokoa da Victoria Eugeniako ikuskizunetarako bonuak eta 200 euro ordaindu beharko dituzte Kursaaleko Auditorioko ikuskizunetara joateko asmoa dutenek. Liza Minelli ikusi nahi dutenek 80 eta 100 euro artean ordaindu beharko dituzte, honen ikuskizuna berezia baita.

(Argazkiak: www.lizaminelli.de; www.chickcorea.com; www.dianakrall.com; http://paoloconte.warnermusic.it/ y www.danzaballet.com)