MUSIKA

«« Itzuli

Erreportajeak

Sarasate, Messiaen eta Ataulfo Argenta, 69. Hamabostaldiko erreferente nagusiak

Sarasate, Messiaen eta Ataulfo Argenta, 69. Hamabostaldiko erreferente nagusiak
Sarasate, Messiaen eta Ataulfo Argenta, 69. Hamabostaldiko erreferente nagusiak
Sarasate, Messiaen eta Ataulfo Argenta, 69. Hamabostaldiko erreferente nagusiak
Sarasate, Messiaen eta Ataulfo Argenta, 69. Hamabostaldiko erreferente nagusiak
Sarasate, Messiaen eta Ataulfo Argenta, 69. Hamabostaldiko erreferente nagusiak
Sarasate, Messiaen eta Ataulfo Argenta, 69. Hamabostaldiko erreferente nagusiak

Pablo Sarasate (1844-1908) eta Olivier Messiaen (1908-1992) konpositoreen eta Ataulfo Argenta (1913-1958) orkestrako zuzendariaren jaiotza edo heriotza urteurrenak dira Donostiako Musika Hamabostaldiaren 69. edizioko erreferente nagusietako batzuk. Abuztuaren 4tik irailaren 6ra bitartean, besteak beste, Txekiako Orkestra Filarmonikoa, Toulouseko Kapitolioko Orkestra, SWR Sinfonieorchester Baden-Baden und Freiburg orkestra, Tugan Sokhiev zuzendaria eta Philippe Jaroussky kontratenorea entzuteko aukera egongo da eszenatoki donostiar desberdinetan.

2008/04/18

Lehen egunean, Juan Kruz Diaz de Garaio Berlinen bizi den koreografo gipuzkoarrak eta Ara Malikian biolinista libanoarrak euren indarrak batu eta Capricho Sarasate Hamabostaldiko ekoizpena sortuko dute; duela ehun urte hildako konpositorea omendu nahi dute lan horren bidez.

Malikianek eta Diaz de Garaiok dantzari birekin batera interpretatuko duten obretako bat Fantasía sobre Carmen Prosper Meriméek sortutako Carmenean oinarritutako pieza herrikoia izango da eta Kursaalen ere izango da ikusgai abuztuaren 16an, 18an eta 20an, izan ere, Bizeten Carmen da Toulouseko Operak hautatutako obra; Nancy Fabiola Herrera kanariarrak hartuko du parte bertan.

Horrez gain, abuztuaren 23tik 25era bitartean, Carmenen ikuspegi berri batez gozatzeko aukera egongo da Kursaalen, Sara Barasen Ballet Flamencoren eskutik.

Aurten Hamabostaldiak gogoaraziko duen beste konpositoreetako bat Olivier Messiaen frantsesa izango da, haren jaiotzaren mendeurrena dela eta. Musikari horren obra espiritualenetako bat, Tres pequeñas liturgias de la presencia divina, abuztuaren 29an interpretatuko du Espainiako Orkestra eta Koroak. Baden-Badeneko Orkestra Sinfonikoak, bestalde, Messiaenen pieza esanguratsuenetako batzuk joko ditu.

Ataulfo Argenta orkestrako zuzendariaren heriotzaren urteurrena ere gogora ekarriko du Hamabostaldi donostiarrak. 40ko eta 50eko hamarkadetan zortzi aldiz hartu zuen parte Argentak Gipuzkoako hiriburuko musika-ekitaldi honetan. Espainiako Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak Requiem alemán Brahmsen lana eszenaratuko dute abuztuaren 28an. Parisen, 1957an sekulako arrakasta izan zuen Argentak obra horrekin.

Balore berriei dagokienez, aipatzekoak dira Tugan Sokhiev zuzendaria, programa bitan Toulouseko Kapitolioko Orkestra gidatuko duena; Phillippe Jaroussky, gaur egungo kontratenore onenetakotzat hartzen dena; eta Gustav Mahler Judendorchester, munduko orkestra gazte nagusienetako bat.

Bestalde, Txekiako Orkestra Filarmonikoak programa bikoitza eskainiko du. Lehena abuztuaren 30ean izango da eta, bertan, Dvoraken Cello eta orkestrarako kontzertua eta Mahlerren 1go sinfonia eskainiko dituzte, Claudio Bohorquez biolontxeloaren izar berriak lagunduta. Bigarren programan, abuztuaren 31n, Straussen obra herrikoiak entzun ahal izango dira Measha Brueggergosman sopranoaren laguntzarekin.

Aipatzeko moduko beste kontzertu bat, kasu honetan Victoria Eugenia antzokian, Frank Peter Zimmermann, Christian Zacharias eta Heinrich Schiff hirukotearena izango da. Abuztuaren 27an, Schuberten pianorako bi hirukote interpretatuko dituzte eta, abuztuaren 5ean, aldiz, Mis primeras cuatro estaciones, Vilvadiren musikari buruzko haurrentzako kontzertua dramatizatua.

Irailaren 4an, El ángel lacrado liturgia errusiar ortodoxoa ere nabarmentzekoa da, Berlin Irratiko Koroko ahotsek eta Kiel Balleteko dantzariek hartuko dute parte bertan. Gainera, Galiziako Orkestra Sinfonikoak eta Ainhoa Arteta sopranoak XX. mendeko musika hegoamerikarreko errezitaldia emango dute abuztuaren 25ean.

Donostiako Hamabostaldian ohikoak diren ziklo paraleloak ere ez dira faltako aurtengo edizioan. Horrela, Antzinako Musika, Musika Garaikidea, Interprete Gazteak eta Organorako Musika zikloak antolatu dituzte, baita Chillida-Leku museoan ospatzen den zikloa ere.