MUSIKA

Erreportajeak

«« Aurrekoak

XX. Bilbao Hiria lehiaketan 48 taldek hartuko dute parte martxotik aurrera

XX. Bilbao Hiria lehiaketan 48 taldek hartuko dute parte martxotik aurrera

2008/03/07

Martxoan, apirilean eta maiatzean, Bilborock aretoan ospatuko den Bilbao Hiria pop-rock lehiaketaren XX. edizioan 48 talde arituko dira. Pop-rock, metal eta joera berriak estiloetako hiru talderik onenek ekainaren 4an eta 5ean izango diren azken kontzertuetan joko dute.

Alberto Iglesiasek Soderberghen eta Almodovarren film berrietarako musika egingo du

Alberto Iglesiasek Soderberghen eta Almodovarren film berrietarako musika egingo du

2007/10/26

Steven Soderberghek Ernesto Che Guevarari buruz egingo dituen bi filmetarako, The Argentine eta Guerrilla, -Benicio del Toro izango da protagonista bietan- musika sortuko du Alberto Iglesias musikagileak. Ondoren, oraindik izenbururik eta behin betiko gidoirik ez duen Pedro Almodovarren film berriaren partituran hasiko da lanean. Iglesiasek zazpi Goya sari irabazi ditu, eta iaz soinu-banda onenaren Oscar sarirako izendatu zuten The Constant Gardener pelikulan egindako lanagatik.

Judas Priest eta Kiss, Kobetasonik heavy jaialdi berriko kartel buruak

Judas Priest eta Kiss, Kobetasonik heavy jaialdi berriko kartel buruak

2008/02/22

Ekaineko azken astean heavy metalaren hiriburu bihurtuko da Bilbo Kobetasonik jaialdiaren lehen edizioarekin. 70eko eta 80ko hamarkadetako rock gogorraren talde historikoenetako bik, Kiss eta Judas Priest ezagunek, kontzertu bakarrak eskainiko dituzte Espainiako Estatuan.

Amy Winehouse, Grammyetako erregina

Amy Winehouse, Grammyetako erregina

2008/02/15

Abeslari britainiar polemikoak bost sari etxeratu zituen, tartean abesti onenarena ("Rehab"), pop disko onenarena (Back to Black) eta artista berriarena. Urteko disko onenaren saria, bestalde, Herbie Hancock pianista estatubatuarrarentzat izan zen. Alejandro Sanzek eta Juan Luis Guerrak ere saria jaso zuten.

Led Zeppelin kontzertu bakar baterako itzuliko da

Led Zeppelin kontzertu bakar baterako itzuliko da

2007/09/21

Led Zeppelin, Britainia Handian egundoko eragina izan zuen rock taldea, oholtzara igoko da berriz, bereizi zirenetik ia hogeita hamar urte igaro direnean. Kontzertua heldu den azaroaren 26an izango da 02 Arenan, Tamesis ibaiertzean, Londres hego-ekialdean.

Schuberti eskainitako 63 kontzertu, Musika-Música jaialdian

Schuberti eskainitako 63 kontzertu, Musika-Música jaialdian

2008/02/08

Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean, Musika-Música jaialdiaren zazpigarren edizioak Franz Schubert konpositoreari dedikatutako 63 emanaldi hartuko ditu. "Schubert Vienan" izenburupean, festibalak Schuberten obra garrantzitsuenei errepaso egingo die, iaz baino egun, eskaintza eta artista gehiago izango dituen ekitaldian.

2007an Internetetik legalki deskargatutako kanta bakoitzeko 20 jaitsi ziren ilegalki

2007an Internetetik legalki deskargatutako kanta bakoitzeko 20 jaitsi ziren ilegalki

2008/02/01

The International Federation of the Phonographicek (IFPI) azaldu duenez, musika digitalaren negozioak %40 hazi zen 2007an. Halere, erakunde horrek salatu du modu legalean deskargatutako abesti bakoitzeko ilegalki 20 jaitsi ziren. IFPI-k igorritako Musika Digitalaren 2008ko Txostenean jakinarazten denez, Txina da deskarga ilegalak maiz egiten dituzten erabiltzaile gehien (%99) dituen munduko herrialdea. Europari dagokionez, bestalde, Espainia da (erabiltzaileen %35) zerrenda horretako burua.

Alberto Iglesias Oscarretarako izendatu dute bigarrenez

Alberto Iglesias Oscarretarako izendatu dute bigarrenez

2008/01/25

Donostian 1955ean jaiotako musikari eta konpositorea jatorrizko soinu-bandarik onenaren atalean lehiatuko da Oscar saria jasotzeko, The Kite Runner Marc Fosterren filmerako egindako lanagatik. 2006an, gainera, The Constant Gardener pelikularen soinu-bandari esker estatuatxo preziatua lortzeko izendatuen artean egon zen.

La Oreja de Van Gogh, Benito Lertxundi eta Mocedades, euskaldunen talde gustukoenak

La Oreja de Van Gogh, Benito Lertxundi eta Mocedades, euskaldunen talde gustukoenak

2008/01/18

Eusko Jaurlaritzak igorri duen euskal kulturari buruzko txosten baten arabera, La Oreja de Van Gogh, Benito Lertxundi, Mocedades, Kepa Junkera eta Fito y Los Fitipaldis dira EAEko herritarrei gehien gustatzen zaizkien talde eta bakarlariak. 2006an eta 2007an Jaurlaritzak herri kulturari buruz egindako galdeketa batzuk biltzen ditu txosten horrek.

Madonna, Coldplay eta M-Clanen lanik berrienak, 2008ko musika eskaintzen artean

Madonna, Coldplay eta M-Clanen lanik berrienak, 2008ko musika eskaintzen artean

2008/01/11

Musika eta batez ere diskoen salmenta krisian dauden arren, musikak bizirik dirau eta, horren adibide, nazioartean egundoko sona duten artista ugarik, Madonnak, Ringo Starrek, Lenny Kravitzek, Coldplayk, Luis Miguelek eta REMek esaterako, beren lanik berrienak argitaratuko dituzte 2008an, baita Víctor Manuel, Soledad Giménez, Estopa, Iván Ferreiro edota M-Clan bezalako talde eta bakarlari espainiarrek ere.

Hurrengoak »»