MUSIKA

Musika - Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  • Musika-irudiak
    Musika-irudiek funtzio bikoitza dute: soinuaren iraupena eta altuera zehaztea. Pentagraman nola jarrita dauden, horrek adierazten digu zein nota interpretatu behar dugun.
  • Juglare
    Juglarea, herriz herri gai berri, satiriko edo erotiko-amodiozkoa zuten kantak abesten zituen erdi aktore eta erdi musikaria zen.
  • Trobadore
    Nobleziako olerkari eta konpositorea, eta bere kantak, batez ere, zaldunezko espiritua goraipatzeaz eta amodiozko gaiez aritzen ziren.
  • A capella
    Musika-obraren interpretazioari buruz, kantu hutsez, instrumenturik gabe.
  • Adagio
    Lento eta andantearen arteko tempoan. Abiadura horretan jotzen den obra edo obraren zatia.
  • Agitato
    Adierazle agogikoa da, baina, abiadura adierazi ordez, sosegu falta adierazten du.
  • Agogiko
    Abiadura-aldaketen bidezko espresioari dagokiona; sarritan partituran idazten ez diren denbora aldaketa txikiak.
  • Akorde
    Harmonikoki konbinatutako soinu edo nota desberdinen multzoa.
  • Allegro
    Andante eta vivacearen arteko tempoan. Abiadura horretan jotzen den obra edo obraren zatia (adibidez, sonataren lehen mugimendua allegroa izaten da sarritan).
  • Azentu
    Konpas bakoitzean indar handiena duen zatia, normalean lehenengoa.
  • Balada
    Erdi Aroan, dantzarako kantua. Gerora, literatur baladak akonpainatzeko edo giro liriko zein dramatikoa iradokitzeko musika-obra instrumental edo bokala.
  • Balio
    Nota edo isiluneen iraupen erlatiboa.
  • Bals
    Alemaniar jatorriko dantza, erritmo hirutarrekoa, lehen aldiak oso azentu gogorra izanik. Bikote-dantza da, pausatua eta etengabeko bira-higiduraz dantzatzen dena.
  • Bariazio
    Motibo edo pasarte batetik abiatuz (eskuarki melodia ez konplexua izaten dena), bertan aldaketa melodiko, erritmiko edo harmonikoak eginez motibo berriak lortzea, betiere jatorrizkoarekiko antza edo kidetasuna erabat galdu gabe.
  • Barroko
    XVII. mendean hasi eta XVIII. mendearen erdialdera arte doan garaia; Bach eta Haendel dira aro honetako konpositore nagusiak.
  • Bekoadro
    Nota batek, lehen sostenitu edo bemol baten eragina izanik, bere altuera normala hartzen duela adierazten duen zeinua.
  • Bel canto
    XVII-XVIII. mendeetan Italian garatutako kantu-estiloa; ahotsaren edertasuna, purutasuna eta birtuosismoa ezaugarri zituena.
  • Beltza
    Zuri baten erdia eta kortxearen bikoitza balio duen nota-irudia.
  • Bemol
    Nota bati semitono bat jeisten dion zeinua (b). Bemol bikoitza ere badago.
  • Bitarte
    Bi soinuren arteko altuera-tartea (bidun, hirudun, bostun¿).
  • Diapasoi
    Ahotsak eta musika-instrumentuak afinatzeko erabiltzen den erreferentziazko nota (la nota hartu ohi da erreferentziatzat, eta gaur egun, 440 Hz-koa da estandarra). Nota hori sortzen duen tresna.
  • Disonantzia
    Soinu jarrai edo aldiberekoen arteko kontsonantziarik eza, harmoniarik ezaren sentsazioa sortzen duena; horrelako soinuen multzoa.
  • Divertimento
    Hainbat mugimendu dituen konposizioa, ganberako instrumentu-talde batentzat idatzia.
  • Do
    Do eskalako lehen nota edo gradua
  • Dominante
    Eskala diatonikoaren bosgarren gradua edo nota.
  • Erritmo
    Denbora edo aldi azentudun eta azentugabeen segida ordenatu eta errepikakorra.
  • Eskala
    Printzipio akustiko edota formula jakin baten arabera mailakatutako nota-multzoa.
  • Eskala
    Soinuen antolaketaren sistema.
  • Espresionismo
    Mundu-ikuskera emozional eta subjektiboa zuen pintura-mugimendua, XX. mendearen lehen laurdenean sortua; hedapenez, literatura, musika eta zinematografian helburu berberaz sortutako mugimendua.
  • Estudio
    Batik bat helburu didaktikoz idazten den musika-obra.
  • Fa
    Do eskalako laugarren nota.
  • Figura
    Nota.
  • Forte
    Musika-pasarte bat soinu-intentsitate handiz jo behar dela adierazten duen ñabardura dinamikoa (f).
  • Fortissimo
    Musika-pasarte bat oso soinu-intentsitate handiz, fortea baino ozenago, jo behar dela adierazten duen ñabardura dinamikoa (ff).
  • Fuga
    Estilo kontrapuntistikoa, ahots desberdinak bata bestearen ondoren sartuz tema edo pasarte bera errepikatzean oinarritzen dena. Aurkezpena, garapena eta stretto izeneko hiru zati izaten ditu eta Bachekin izan zuen bere urrezko garaia.
  • Fusa
    Kortxeaerdiaren erdia, hau da, beltzaren 1/8 edo biribilaren 1/32 balio duen nota-irudia.
  • Gradu
    Eskalako nota bakoitza.
  • Harmonia
    Akordeen osaketa, konbinazio eta modulazioaz diharduen teknika eta arte musikala.
  • Hirukotxo
    Hiru notez osatutako balio bereziko taldea; balio bereko bi noten baliokidea da.
  • Inpresionismo
    Artistak naturaren aurrean jasotzen duen zirrara zuzenean adieraztea helburu duen XIX. mendearen bukaerako pintura-mugimendua; hedapenez, literatura, musika eta zinematografian helburu berberaz sortutako mugimendua.
  • Intentsitate
    Soinu batek zein indar-maila hartu duen adierazten digu (beste bat baino indartsuagoa edo leunagoa den).
  • Interludio
    Obra baten zatien artean interpretatzeko musika-konposizioa.
  • Isilune
    Soinua eteten den aldia adierazteko erabiltzen den ikurra.
  • Kalderoi
    Nota edo isilaldi baten gainean ezarririk, berau interpretatzaile edo zuzendariak nahi adina luza dezakeela adierazten duen zeinua. Barnean puntu bat duen arku edo zirkuluerdia da.
  • Kantata
    Akonpainamendu instrumentala duen ahots bakarrarentzat edo gehiagorentzat moldatutako musika-konposizioa, oratorio labur baten edo antzezpenik gabeko operaren estilora moldatua.
  • Kantu gregoriano
    Eliza katoliko latindarraren musika erritual tradizionala, liturgiako testu latinezkoak kantatzeko erabilia. Noten arteko jauzi handirik gabea eta erritmo libre eta uniformea duena.
  • Klabe
    Pentagramaren hasieran ezartzen den zeinua, soinuen izena zehazten duena. Perkusio-instrumentua.
  • Koda
    Musika lan baten azken zatia.
  • Konpasa markatu
    Pultsazioen iraupena eskuaz adierazi.
  • Kontzertu
    Orkestra eta instrumentu solista bat edo birentzat idatzitako konposizioa. Mozarten piano-kontzertuak.
  • Kortxea
    Beltz baten erdia eta semikortxea baten bikoitza balio duen nota-irudia.
  • La
    Do eskalako seigarren nota edo gradua.
  • Leitmotiv
    Konposizio poetiko edota musikal batean errepikatzen den oinarrizko ideia.
  • Lento
    Tempo geldoan, largoa baino azkarragoan eta adagioa baino motelagoan.
  • Lerro banatzailea
    Konpasak banatzen dituen lerroa.
  • Lied
    Instrumentuz akonpainaturik edo laguntzarik gabe, ahots batek edo gehiagok kantatzeko konposizio laburra. Jatorri germaniarrekoa da, eta Erromantizismoan garapen handia izan zuen, bereziki piano eta ahotserako egindakoek (Schubert, Liszt, Schumann, Brahms). Gaur egun mota horretako lanekin identifikatzen da askotan lieda.
  • Madrigal
    Italian XIV. mendean sortu eta Europan hedatutako musika-konposizioa, ahots batzuetarako egina eta akonpainamendurik gabea. Testuetan gai profanoak erabiltzen dira.
  • Melodia
    Doinua, elkarren segidako nota edo soinu musikal batzuek osatzen duten multzoa; osotasuna eta izaera berezia dituen nota-segida identifikagarria.
  • Melodikoa
    Melodia, denboran antolatutako eta erlazionatutako tonuen segida da.
  • Meza
    Mezako zenbait zatitako (Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Benedictus, Agnus dei) hitzen gainean moldatzen den musika-lana.
  • Mezzo-forte
    Musika-pasarte bat erdibideko soinu-intentsitateaz, forte baino txikiagoaz baina piano baino handiagoaz, jo behar dela adierazten duen ñabardura dinamikoa (mf).
  • Mi
    Do eskalako hirugarren nota edo gradua.
  • Modu
    Antzinako Grezian eta Erdi Aroko eliz kantuan, zortzidun baten barruan notak tonu eta tonuerdien segida desberdinen arabera antolaturik dauden eskala-motetako bakoitza; sistema tonalean, gradu modalen (bereziki III.aren) aldaketez sortzen diren eskala-multzo desberdinetako bakoitza (III. gradua maiorra ala minorra izan, modu maior eta minorrak sortzen dira).
  • Nota
    Soinu bat adierazten duen silaba edo letra. Pentagraman, soinuaren altuerari dagokion posizio batean eta iraupenari dagokion irudi baten bidez adierazten da; sistema tenperatuan, zortzidunaren barruan bereizten diren hamabi soinuetako bakoitza.
  • Obertura
    Opera, oratorio eta, oro har, orkestra-obra nabarmenen sarrera gisa egiten den konposizio instrumentala, bereziki XVIII. mendean sonata-formaz egin zena.
  • Opera
    Musika eta antzerkia uztartzen dituen drama; tragedia edo komedia izan daiteke, eta eszenaratzean orkestrak, abeslariek eta abesbatzak hartzen du parte. Konposizio oso luzeak izan ohi dira eta hainbat zatitan banatutakoak.
  • Opereta
    Antzerki-generoa, zati kantatuak eta mintzatuak txandakatzen dituena eta, maiz, satira edo parodia egiten duena.
  • Opus
    Obra jakin bat konpositore baten produkzioan kokatzeko erabiltzen den hitza, atzetik zenbaki bat erantsita.
  • Pasio
    Kristoren nekaldiari buruzko edo Ebanjelioko testuen gainean idatzitako musika-pieza.
  • Pentagrama
    Idazkera musikalean, bost lerro horizontal paralelo eta distantziakidez osatutako sistema. Notaren altuera bertan duen kokapenaren bidez adierazten da.
  • Pianissimo
    Musika-pasarte bat soinu-intentsitate oso txikiz, pianoa baino txikiagoa, jo behar dela adierazten duen ñabardura (pp).
  • Piano
    Musika-pasarte bat soinu-intentsitate txikiz jo behar dela adierazten duen ñabardura (p). Musika-tresna.
  • Pikatu
    Notak elkarren artetik bereiziz interpretatu behar direla, gutxi gorabehera beren balioaren erdia besterik eman gabe, adierazten duen ikurra. Notaren gainean idatzitako puntu batez adierazten da.
  • Preludio
    Obra bat jo baino lehen egiten den musika-pieza idatzi edo inprobisatua.
  • Punttu
    Nota edo isilune baten ondoren jartzen den ikurra, den baino erdi bat luzeago bihurtzen duena.
  • Rapsodia
    Erromantizismoan sortutako forma musikala. Herri-musikan oinarritzen den eta inprobisazio-elementuak dituen obra.
  • Re
    Do eskalako bigarren nota edo gradua.
  • Requiem
    Eliza Katolikoak hildakoen alde egiten duen meza oinarritzat hartuz eginiko musika-konposizioa.
  • Rondo
    Sonata klasikoaren azken mugimendua izan ohi zen. Tonalitate berean errepikatzen den lelo batez eta errepikapen horien artean tonalitate desberdinekoak izan ohi diren kopla edo pasarteez osatutako forma musikala.
  • Semifusa
    Nota irudi motzena; fusa baten erdia balio du.
  • Semikortxea
    Kortxea baten erdia eta fusa baten bikoitza balio duen nota-irudia.
  • Serenata
    Gauez eta kanpoan, kalean edota norbaiten etxe ondoan, ematen den musika-saioa, bereziki norbaiten ohoretan egiten dena.
  • Si
    Do eskalako zazpigarren nota edo gradua.
  • Sinfonia
    Orkestrarako konposizioa, hiru edo lau mugimendu nahikoa luzez osatua, horietako lehenak sonata-forma izanik.
  • Sol
    Do eskalako bosgarren nota edo gradua.
  • Solfeatu
    Musika-partitura bat noten izena esanez eta intonatuz irakurri.
  • Sonata
    Konposizio instrumentala; hiru edo lau mugimendu ditu, eta bakarlari edo talde txiki batek jotzeko eginak.
  • Sostenitu
    Nota bati semitono bat igotzen dion zeinua (#).
  • Tetragrama
    Lau marra paralelo eta distantzikidez osatutako sistema, kantu lauaren idazkeran erabiltzen zena.
  • Toccata
    Tekla-instrumentuekin jotzeko musika-obra instrumentala; gai librekoa, fantasia estilokoa eta, normalean, neurri berdineko nota asko azkar interpretatzeko pasartez hornitua.
  • Tonalitatea
    Tonikaren eskala diatonikoaren soinuek eta graduen arteko erlazio hierarkikoek osatutako multzoa.
  • Tonika
    Eskala maior edo minorraren lehen gradua, tonalitate baten arabera antolatua dagoen musikaren erdigune tonala dena.
  • Tonu
    Bidun maiorra osatzen duten bi notaren altueren arteko distantzia.
  • Vivace
    Allegro eta prestoaren arteko tempoan. Abiadura horretan jotzen den obra edo obraren zatia.
  • Zortzidun
    Eskalako ondoz ondoko zortzi notak osatutako bitartea.
  • Zuri
    Biribil baten erdia balio duen nota, bi beltzen baliokidea.