MUSIKA

«« Itzuli

Gomendatuak

Apurtu arte, Etsaiaken itzulera apurtzailea

Baga-Biga, 2008

2008/03/14

Bost urteko isilunea eta Apurtu arte izeneko lan berriarekin dator bueltan Etsaiak. 14 kanta labur, azkar eta gordin, denak euskaraz, hiru izan ezik. Punk, hardcore, thrash eta metal soinuak nahasten dituen diskoak ezusteko batzuk ere baditu, "Ez douz ahaztuko" abestia, esaterako. Amorotoko Musikorta estudioan grabatu zuten 2007ko abenduan, eta Baga-biga musika ideiak enpresaren eta Etsaiak taldearen artean ekoiztu dute. Nahasketak Lamiña estudioan egin zituzten Natxo Libertyk eta Jose Lastrak urtarrilean eta, kolaborazioen artean, Des-Kontrol taldeko Magu eta Odei, Nok taldeko Laila eta Anarko taldeko Podri nabarmendu behar dira.