«« Itzuli
Gomendatuak
M Clanen Memorias de un espantapájaros
2008, Dro Atlantic
2008/03/28
Aurrekoek baino "ukitu poetikoagoak, serioagoak eta sakonagoak" dituzten 11 kanta jaso ditu Carlos Tarque buru duen taldeak Memorias de un espantapájaros disko berrian. Tarquek berak idatzitako poesietatik abiatuta sortu dituzte abesti berriak, besteak beste, "Inmigrante", "Corazón de bronce", "Las palabras que me dijiste" eta "Roto por dentro". "Geure adinarekin koherenteagoa den diskoa da, jada ez dugu milioika ale saldu behar", azaldu du Tarquek. M Clan taldeak 15 urte daramatza musikaren munduan eta bere abesti ezagunetako batzuk "Sopa fría", "Carolina" eta "Quédate a dormir" dira.
