MUSIKA

«« Itzuli

Gomendatuak

Accelerate, R.E.M.-en alderik rockeroena

2008, Warner

2008/04/04

Accelerate diskoarkein bere jatorrietara itzuli eta bere alderik rockeroena berreskuratu du hirukote estatubatuarrak. Vancouverren (Kanada), Dublinen (Irlanda) eta Athensen (Georgia, AEB) pasa den udaberrian grabatutako diskoan 11 abesti bildu dituzte, besteak beste, "Living well is the best revenge", "Supernatural superserious", "I'm Gonna DJ" eta "Man-Sized Wreath". The Edge U2 taldeko gitarristaren aholkuari jarraituta, R.E.M.-ek Jacknife Lee ekoizlearekin hasi zen lanean lehenekoz. Up (1998), Reveal (2001) eta Around the sun (2004) azken diskoekin "haustura" suposatzen du lan berriak arlo askotan.