«« Itzuli
Gomendatuak
Sorkun & Vice Presidentes, rock klasikoa
2008, Pias
2008/04/11
Bi urte eta erdi igaro dira Sorkunek Duna kaleratu zuenetik, eta orain disko berria atera du; oraingoan Vice Presidentes taldearekin egin du, eta rock klasikoenera itzuli da. Europako biran Robbie Owen eta Waxy, bere taldea ezagutu ondoren, rock talde klasikoan oinarritutako kantuak sortzen hasi zen. Orduan Vice Presidentes gasteiztarrei, bere ohiko taldeari, deitu zien eta Estatu Batuetako Palm Springs desertu hareatsura joan ziren Sorkun & Vice Presidentes diskoa osatzen duten hamar abestiak grabatzera. Diskoa Robbie Owenek ekoiztu du eta hainbat kolaborazio ditu: Owen bera eta honen taldeko Landerra, Ivan Ruiz Martin, Lander Garro Alfredo Hernández eta Belu Ansotegi.
