«« Itzuli
Gomendatuak
Ivan Ferreiro gezurti dator Mentiroso, mentiroso diskoarekin
2008, Warner music
2008/04/25
Los Piratas taldea desagertu zenetik Ivan Ferreirok egin duen hirugarren lana da Mentiroso Mentiroso. Ivanen barneko mundua jasotzen duten 16 abesti berri biltzen ditu diskoak eta beren izenak benetan dira bitxiak: "Mentiroso Mentiroso", "Jet Lag" edo "De mi un pandero". Baina, CDaz gain, beste formatu berezi batean ere argitaratu dute Mentiroso Mentiroso, CD + liburu formatuan hain zuzen ere. Horren 10.000 ale besterik ez dituzte atera eta liburuko abesti bakoitzari Astiberri editorialeko komiki marrazkilari batek irudiak jarri dizkio, guztira 96 orrialdeko liburua osatuz. Gainera, kantu bakoitzeko hitzak ere diseinatzaile grafiko batek egin ditu.
