«« Itzuli
Gomendatuak
Amparanoiaren Seguiré Caminando
Pias, 2008
2008/05/09
Amparanoia taldeak agur esango die eszenatokiei. Hamar urte izan dira, ehundaka kontzertu eta hainbat eta hainbat jarraitzaile. Seguiré Camindando diskoak 2 CD eta 2 DVD ditu. CDetako batean Amparanoiak 2006ko azaroan Bartzelonako Apolo aretoan eskaini zuen kontzertua dago. Bestean, abesti batzuen nahasketak eta kanta bitxi batzuk daude. Bestalde, DVDan Apolo aretoko emanaldiko beste abesti batzuk eta 50 minutuko dokumental bat (Antes de hoy) ikusi ahal izango da. Gainera, Amparoren eta bere taldearen irudi eta argazki argitaragabeak sartu dituzte bertan. Artxiboko materiala eta material berria biltzen duen lan honek hamar urte hauetako ibilbidea islatzen du.
