MUSIKA

«« Itzuli

Gomendatuak

Berri Txarraken Zertarako Amestu DVDa

GOR, 2007

2008/05/16

Rock dokumental honek BERRI TXARRAKen historiako 25 hilabete bizienak jasotzen ditu: Jaio.Musika.Hil txalotuaren sortze-prozesua, haren grabaketa molde berezia eta ondorengo bira erraldoia hiru kontinentetan zehar (Amerika, Asia eta Europa). Filmak musikariaren gogo-aldartean sakontzen du eta horrexegatik, agian, ez da Berri Txarraki buruzko pelikula hutsa, jotzea pasio duen beste edozein talderen argazkia ere izan bailiteke. Taldekideek dioten moduan: "Maite dugu dependentzia alu hau".

DVDak, halaber, zuzeneko 12 kantu dakartza, Gernikako Astra eraikinean emandako kontzertu berezitik ateratakoak.