MUSIKA

«« Itzuli

Gomendatuak

Gainsbourg gainbegiratuz, artista handiari omenaldia

Gaztelupeko Hotsak, 2008

2008/05/23

2006an Serge Gainsbourg musikariaren heriotzaren hamabosgarren urteurrena bete zenean, Juan Carlos Landa donostiarrak artista frantziarraren jarraitzaileak bildu nahi izan zituen omenaldi bat prestatzeko. Hortik abiatu zen Gainsbourg handiaren kantuak lehen aldiz euskaraz entzun ahal izateko ekimena.

Ez zen denbora nahikorik egon proiektu hura gauzatzeko, baina egitasmoa baztertu gabe, proiektua handituz joan zen, azkenerako Gainsbourg gainbegiratuz diskoan gorpuztu dena. Bilduman hainbat musikarik parte hartu dute, horien artean daude Gari, Diego Vasallo, Rafa Berrio, Txuma Murugarren, Luisa Etxenike edota Jone Gabarain.