«« Itzuli
Gomendatuak
56. Gelatik Karelean taldearen lehen diskoa
Gaztelupeko Hotsak, 2008
2008/05/30
Taldea 2004an sortu zen, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako Joseba Illarramendi (eskusoinua eta ahotsa), Bitti Tena (baxua) eta Raul Olaizola (gitarra) berriz kantuak sortzeko elkartu zirenean. Ondoren emakumezko baten ahotsa batu zitzaien, Olatz Prat abeslaria (Zuri&Beltz jazz bikotean aritutakoa), baita Aitor Korta bateria jotzailea (Ttakunpa taldekoa). Boskoteak Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi zuen 2006an eta orain, bi urte igaro direnean, lehen diskoa kaleratu dute 56. Gelatik. Hainbat ukitu dituen rock musika ausarta eskaintzen du taldeak, eskemak apurtzeko beldurrik gabe.
