MUSIKA

«« Itzuli

Gomendatuak

Esne Beltzaren Made in Euskal Herria

Gaztelupeko Hotsak, 2008

2008/06/06

Soinu, erritmo eta hizkuntzen arteko nahasketa kitzikagarria aurkezten digu Esne Beltza taldeak estreinako lan honetan. Zuriek egindako musika beltza da (soul, ska, reggae), beste hamaika kolore duen musika sortuz.

Etzakit taldean hasi zenetik Fermin Muguruzaren ondoan igarotako urteetan zehar pilatutako eraginak, ezagututako esperientziak eta lagunak eta barneratutako irakaspenak bildu ditu Xabier Solanok familia baten gisakoa den proiektu honetan. Harekin batera hamaika agertoki eta taldetan aritutako musikariak daude, besteak beste, Etzakit, Joxe Ripiau, Izotz, Mal de Ojo, Selektah Kolektiboa edota Su Ta Gar bandetan aritutakoak.