MUSIKA

«« Itzuli

Gomendatuak

Jakob Dylanen Seeing things

Columbia, 2008

2008/07/04

Bob Dylanen semeak, Jakob Dylanek, bakarlari gisa egin duen lehen lana da. Wallflowers bandaren abeslari, gitarrista eta konpositorea izan ostean, eta taldea atseden luzea hartzen ari dela dirudien bitartean, Dylanek bakarlari gisa egingo du debuta 38 urterekin. Seeing things abesti minimalistak dituen lana da. Batzuk pixka bat ilunak dira, "Evil is alive and well" eta "All day and all night" kasu, eta beste batzuk alaiagoak, adibidez "Something good this way comes". Johnny Cashekin, Red Hot Chilli Peppersekin, AC/DCrekin eta Rage Against the Machinekin lan egin zuen Rick Rubinek ekoitzi du Dylanen lehen bakarkako lana, eta bere 10 abestietan gitarra akustikoak dira nagusi.