«« Itzuli
Gomendatuak
EusCat, Trikizioren bertsio lana
Baga Biga Produkzioak, 2008
2008/07/11
Trikizio plaza-taldeak lan berezi bezain ausarta kaleratu berri du, EusCat. Trikiziok Euskal Herria eta Katalunia senidetu nahi ditu eta, horretarako, bi herrialdeetako taldeen kantuen bertsioak bildu ditu lan honetan. Horrela, bi hizkuntza partekatzen ditu tadeak disko honetan, euskara eta kataluniera. Su ta Garren "Jo ta ke", Ovidi Montllorren "Perque vull", Hertzainaken "Esaiok", Lluis Llachen "La gallineta" eta Obrint Pas taldearen "Caça de bruixes" dira, besteak beste Trikiziok EusCat lanean bildu dituen bertsioak.
