«« Itzuli
Gomendatuak
Hellmuga Tour, Latzen taldearen agurra
Txintxarri, 2008
2008/07/18
Latzen berriz itzuli da, baina agur esateko besterik ez. Horretarako, zenbait kontzertu emango ditu uda honetan, baina, batez ere, Hellmuga Tour lana kaleratu du azken agur opari gisa. DVDa eta CDa ditu lan berriak, eta bertan 2008ko otsailean Eskoriatzako kiroldegian eginiko kontzertuko irudiak, bertan grabaturiko hainbat kanta jasotzen duen disko konpaktua, taldearen bi garaietako argazki bilduma, taldearen kontzertu guztien zerrenda eta bi dokumental jaso dituzte. Dokumental batean, "Infernuko ateetan Tour" biran taldeak izan zituen bizipenak daude bilduta eta, bestean, aldiz, Latzenen sorreratik 1999an taldea desegin arteko ibilbidearen berri ematen zaigu.
