MUSIKA

«« Itzuli

Gomendatuak

Funanbulista, Desoreka taldearen bigarren lana

Oihuka, 2008

2008/08/08

Desoreka rock taldeak Funanbulista bigarren lana grabatu zuen otsailean Andoaingo Garate estudioan. Disko honek talde lezoarraren eboluzioa agerian uzten du, rock gogorraren ildoari sendo helduta, taldeak disko trinkoago bat egin du, indarrak eta sentimenduak bat eginez. Taldeak sortutako abestiez gain Negu Gorriak taldearen "Itxoiten" abestiaren moldaketa eraberritu bat ere aurkitu daiteke diskoan. Azken batean, gaur egungo euskal gizarte polemikoaren izaerari egokiago erantzuten dion disko landuago eta pertsonalago baten aurrean gaudela esan dezakegu.