MUSIKA

«« Itzuli

Gomendatuak

Jose Luis Pardo & The Mojo Workersen That?s right

Gaztelupeko Hotsak, 2007

2008/09/05

Hogeita sei urte besterik ez izateko, Jose Luis Pardo abeslariaren eta gitarristaren ibilbidea harrigarria da. Hamar urte baino ez dira bluesa jotzen hasi zela Buenos Aireseko ostatuetan, eta dagoeneko Argentinako gitarristarik handienen artean nabarmentzeaz gain, blues musikaren hiri mitikoetan jo du AEBetan, hainbat bluesmen ospetsurekin batera. Pardok eta Marino Costak The Mojo Workers taldea sortu zuten 2004an, eta, 2007an, taldea unerik onenean zegoenean, That?s right kaleratu zuten.