«« Itzuli
Gomendatuak
Tiger! Tiger! taldearen The Kind of Goodnight
Gaztelupeko Hotsak, 2008
2008/11/28
Subsonics taldeko Buffi Agüero bateriaren talde berria da Tiger! Tiger!. Hala ere, hemen Buffik danborrak alde batera uzten ditu eta agertokiaren erdian abesten du gitarra lagun, Nancy Sinatra punk bat edo lo-fi rockaren Patti Smith bat bilakatzeko. Tiger! Tiger! Atlantan egun sasoikoen dabilen taldea da eta The Kind of Goodnight euren estreinako diskoa da. Lan hori Bloody Hotsak zigiluarekin kaleratu dute, CD eta LP euskarrietan.
