Melodia
Melodia emozio eta sentimenduekin erlazionaturiko osagaia da. Bere definizioak dio, zehazki, elkarren segidako soinuek osatzen dutela, non tentsioa eta lasaitasuna proportzio orekatuak eta justuak izan behar diren.

Esaten dugu, halaber, altuera eta iraupen zehatz bat duten noten segida antolatua dela, denboran jarraiki interpretatzen direnak, espresio musikal orekatua sor dezaten. Mendebaldeko musikaren arabera, melodia, erritmoarekin bat, denboran aurrera egiten duen musikaren izaera horizontala da; harmoniak, berriz, izaera bertikala du, soinu desberdinen aldi bereko soinua da. Munduko musika-kultura ugarietan, ez da hain garrantzizkoa harmonia, eta hortaz, melodia ekintza tonalaren ardatz bakarra da.
Melodiak egitura desberdin hauek ditu:
- Melodia-tartea: nota biren artean dagoen distantzia.
- Motiboa: esanahi musikala duen nota-multzoa.
- Esaldia: motibo bat edo batzuk izan daiteke.
- Kadentzia: konposizio edo esaldi baten amaieran atsedenaldi baten irudipena ematen duen eredu musikala.
- Gaia: konposizioaren ideia nagusia da.
