Eskala
Eskala musikala noten hurrenkera bat da, gorantz nahiz beherantz, edozein notatik hasi eta haren zortziduna arte. Historian zehar musika-eskala desberdinak sortu izan dira. Horiek duten nota-kopurua eta horien artean dagoen distantzia edo bitartea dute bereizgarri.
Ondorioz, zazpi nota naturaletik abiatuz, zazpi eskala musikal desberdin sor ditzakegu.
Mendebaldeko musika gehienak, antzinakoa izan nahiz modernoa izan, eskala diatonikoa eta eskala kromatikoa ditu oinarri:
- Diatonikoa: zortziduna bost tonuz eta bi tonuerdiz bereiziriko zazpi nota edo soinu nagusiez osatua dagoen eskala. Zazpi notaz osatua dago, zortziduna aurrekoaren berdina baita, zortzidun bat altuagoa. Pianoko tekla zuriei dagokie.
- Kromatikoa: pianoa Do batetik hurrengoraino jotzean, nota zurietatik nahiz beltzetatik igaroz, hamabi tonuerdien hurrenkera bat dugu, hots, eskala kromatiko bat.
Garrantzitsua den beste eskala Pentatonikoa da, aitzinenetariko bat dena. Bost soinu edo notaz osaturik dago.
Chroma
Kromatismo hitza, chroma hitz greziarretik datorkigu, eta kolorea esan nahi du. Konposizio musikal batean, berau oinarritzen den eskala musikaletik at dauden noten erabilpenari deritzo.
