Graduak eta akordeak
Gradu esaten diegu notei, eta zenbaki erromatarrak izendatzen zaizkie tonalitate edo eskala baten barruan identifikatzeko. Akordea esaten diogu aldi berean entzuten ditugun bi nota edo gehiagok osatutako multzoari. Hiru notek osatua dagoenean, triada esaten zaio.
Akordeko nota bakoitzak honako ahots bat adierazten du, baxuenetik altuenera sailkaturik: baxua, tenorea, kontraltoa eta sopranoa. Triada bat eskala bateko edozein graduren gainean egiten da.
Eskalan berberan, gradu garrantzitsuagoak daude, beste batzuen gainetik gailentzen direnak. Nagusienak hauek dira:
- I. gradua: Tonika deitzen zaio eta ardatz tonala da. Melodiak nota horren inguruan biltzen dira normalean, hor aurkitzen baitute geldialdia edo atsedenaldia. Gainera, izena ematen dio eskalari eta amaiera seinalatzen du beti.
- IV. gradua: Dominanteordea, dominantearen azpitik dago.
- V. gradua: Dominantea deitzen zaio eta lerro melodikoa gidatzen du.
Beste gradu batzuk: III. edo Mediantea, modu maiorra eta minorra bereizten ditu; eta VII. edo Sentsiblea, Tonikarekin harreman estua duena. Eskala musikala eta akordeak egituratuko duten graduak, guztira zazpi dira:
| Gradua | Nota |
|---|---|
| I | Tonika |
| II | Supertonika |
| III | Mediantea |
| IV | Dominanteordea |
| V | Dominantea |
| VI | Superdominantea |
| VII | Sentsiblea |
