MUSIKA

Eskala maiorra eta eskala minorra

Soinuak, gai artistiko bihur dadin, orden modu bati men egin behar dio, ezin baitaiteke soinu bat musika-obra izan besterik gabe. Beraz, soinua antolatua izan behar du, eta mendebaldean, antolaketa horri musika-eskala esaten diogu. Prozesu konplexuaren emaitza da antolaketa hori, gainerakoak ekarriko dituen ardatza izango den soinu bat aukeratzetik hasi, eta nota baten eta hurrengoaren artean dagoen bitartea erabaki arte.

Eskala-kopurua zenbakaitza da. Sortu ahala asmatu daiteke, baina gure musikaren gehiengoak eskala diatonikoa du oinarri.

Tonuen eta tonuerdien banaketaren arabera hauek bereiz ditzakegu:

  • Eskala maiorra: zazpi notek osatzen dute, denak tonu baten bitartez bereiziak, III-tik IV-ra eta VII-tik I-rako graduak izan ezik, tonuerdien bitartez bereiziak baitaude horiek.
  • Eskala minorra: zazpi notek osatzen dute halaber, baina oraingo honetan, tonuerdiak, II eta III, V eta VI graduen artean daude.

Mendebaldeko eskala musikala

Egungo eskala (mendebaldeko eskala) noten ikaskuntza-prozesu luze baten emaitza da. Pitagorikoek, monocordio izeneko aparatua sortu zuten, taula batez, tenkatutako soka batez eta taula handiagotik aritzen zen beste taula txikiago batez osatzen zena.

Pitagorikoek, soka luzatuz eta laburtuz (taula mugikorra mugituz), soinu desberdinak eratzen zirela ikusi zuten. Soinu hauen artean, orijinalarekin harmoniatsuak zirenak hartu zituzten (soka osoa).