Musika-esaldia
- TEST: Gezi bidez lotu
- GRAFIKOA: Laburpen-taula
- TEST: Egia edo gezurra?
- LINK: Kanpo loturak (1)
Beti esan ohi da musika espresiobidea dela, komunikatzeko beste bide bat. Zenbatetan pentsatu dugu norbaiti esan nahi diogun hori abesti batekin esatea? Behin baino gehiagotan, ziur, eta beste hainbatetan abesti jakinen batekin identifikaturik sentituko ginen, gure gogo-aldartearen arabera. Musika, beste lengoaia-mota bat dela argi dago. Hizkiak, hitzak eta esaldiak batuz irakurri dezakegunaren antzekoa; musika, motiboa osatzen duen nota-multzoaren bidez interpretatzen dugu, musika-esaldia osatzen duen motibo-multzoaren bitartez hain zuzen.
Musika-esaldiek, gramatikak duen diziplina berbera eskatzen dute. Arnasa garaiz hartzen jakin behar da, atsedenaldia noiz egin edo noiz ez egin jakin behar da, eta esaldiaren zentzua aintzat hartu behar da, behar bezala interpretatu ahal izateko. Ondorioz, musika-esaldia melodien gramatika da.
Musika-esaldi bat interpretatzeko, kontuan hartu behar dira xehetasunak, hala nola:
- Intentsitatekoak. Soinu-bolumenarekin loturikoak dira, esate baterako: forte, piano, fortisimo, etab. Soinuaren intentsitatea handitzen edo gutxitzen duten erregulatzaileak ere erabiltzen dira.
- Artikulaziokoak, hala nola pikatua eta staccato ligatura.
