MUSIKA

Orkestraren antolaketa

Guztiok dakigu edo behintzat imajina dezakegu orkestra bat zer den. Instrumentu pila batek batera jotzen duenean, ezta? Bada, esan beharra dago, musika-talde guztietatik tinbre aberatsena eta orekatuena duela eta gainera, orkestra instrumentu eta interpreteen multzoa baino konplexuagoa da.

Instrumentu askok osatzen dutela egia da. Orkestra ehun musikarik ere osa dezakete, baina ez da arruntena. Arruntena da hirurogeita hamar eta laurogeita hamar musikari inguru egotea, eta hori ere oso kopuru handia da.

Orkestraren ezaugarrietako bat da ezagutzen ditugun familia guztietako instrumentuak daudela, hots, haizezko, harizko eta perkusiozko instrumentuak daude.

Atzera begiratuz gero, gogora dezagun konpositoreak XVII. mendean hasi zirela orkestrarako lanak egiten. Nork ez du, bada, noizbait Haydn, Mozart eta Beethoven konpositoreei buruzko zerbait entzun? Orkestrak musikagile horiekin lortu zuen mailarik gorena, XVIII. mendearen bigarren erdian.

Estatu espainiarreko orkestrarik zaharrena Orquesta Nacionala da. 1938. urtean Bigarren Errepublikaren gobernuarekin sortu zen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 1982. urtean sortu zen. Ordutik hona, jaialdietako partaidetzan, eta Euskal Herria, Estatu espainiarreko, Europa eta Hego Ameriketako biren barruan, 1700 kontzertu baino gehiago eskaini ditu.

Orkestrako kideak

XX. mendera arte orkestraren kideen kopurua areagotuz joan zen. Nahiz eta sinestezina dirudien, Hektor Berilos izeneko konpositore frantses batek 500 baino gehiago musikarik egiteko lanak idatzi zituen.