MUSIKA

Lehenengo forma musikalak

Forma musikal primitiboak eta grekolatindarrak eremu melodiko mugatukoak dira eta errepikakorrak eta ahozko hizkuntzatik gertuko konposiziok dituzte, estrukturalki estilo monofoniko bezala ezagutzen dena. Ezaugarri berak ditu kantu gregorianoak, eta horien sorburua musika-sistema grekoari dagozkion melodietan aurkitzen dugu, judutar herentzia musikaleko beste batzuekin nahastuta. Honek Gregorio Handia Aita Santuari zor diote izena, VI. mendeko melodia liturgikoei ordena eta homogeneotasuna ematea erabaki zuelako. XI. mendetik aurrera, estilo homofonikoko forma musikal paganoek susperraldi bat izan zuten, eta beren adierazpen herrikoia juglareen kantak izan ziren, aldaera kultua trobadoreek garatu zuten bitartean.

Musika estiloak
Estiloa Ezaugarriak
Monofonikoa Akonpainamendurik gabeko melodia, edo bakarrik melodia horren ordezkoa izatera mugatzen den instrumenturen batekin.
Homofonikoa Melodiaren mende jartzen diren instrumentuekin eta ahotsekinlagundutako melodia.
Polifonikoa Bi melodia edo gehiago, aldi berekoak eta gainjarriak. Independenteak dira eta garrantzi berekoak.
Ez melodikoa Guztiz edo partzialki baztertzen du eduki melodikoa.