Polifoniaren sorrera
Polifonia melodia aske baina gainjarri desberdinez osatuta dago, eta bere goieneko unera heltzen da XIV eta XVI. mendeen artean. Garai honetan, oraindik, forma erlijiosoak dira nagusi, baina hala ere, XV. mendearen erdialdetik aurrera, Errenazimentuaren etorrerarekin, forma profanoek garapen handiagoa lortuko dute.
Bi forma polifoniko erlijioso nagusiek, moteteak eta mezak, liturgia katolikoaren oinarria osatzen dute eta koru batek, organo baten laguntzaz, abesteko eginak daude. Polifonia profanoan, berriz, madrigal italiarra -motetearen eratorpena, garaia eta testuen osaeraren arabera bere forma alda daiteke- lied alemaniarra eta espainiar gabon-kanta nabarmentzen dira. Hiru kanta-mota hauek xumeak dira, ahots bakarlariei zuzenduak, amodiozko izaera edo izaera satirikoa dutenak. Herrialde bakoitzeko hizkuntzan abesten zituzten, musika erlijiosoari kontrajarriz, beste haien testuak latinez idatzita baitzeuden.
Garai honetan landutako espainiar gabon-kantak ez du zerikusirik gaur egungo gabon-kantekin, honako esanahi hau baitzuen orduan: "bilauek abestutako doinua", eta bilau horiek hiribilduetan bizi ziren nekazariak ziren.
