Klasizismoa
XVIII. mendearen bigarren erdialdea eta XIX. mendearen hasiera hartzen ditu. Barrokoan bezala, estilo homofonikoa da nagusi (melodia lagundua), nahiz eta musika klasikoa garbiagoa izan, sentsazioak sortuz eta zerbait deskribatzen eta imitatzen ez saiatuz. Sonata klasikoa sortuko da, instrumentu bat edo gehiagorako idatzia eta lau aldik osatua. Suitetik datorren pieza da, ganbera-musikariek jotzen dutena.
Ganbera-musika orkestra handien kontrajartze gisa sortzen da eta teklatu- edo hari-instrumentuak jotzen dituzten bi, hiru, lau edo bost musikariz osatutako taldeak izan ohi dira. Kontzertu klasikoa sonataren zabaltze bat da, non bakarlari bat dagoen orkestra batez lagunduta. Sinfoniak, sonataren ezaugarri antzekoak dituena, tinbre- mota gehiago ditu. Musika erlijiosoa ia ez da garatzen, ahots-musikarekin gertatzen ez den bezala, garai honetan opera komikoa sortuko baita, opera serioarekin lehian arituz.
Klasizismoaren musikagile nabarmenak Mozart, Haydn eta Beethoven dira.
Lehenengo momentu batean jatorrietara itzulera bat suposatzen bazuen ere, mugimendu klasikoaren garaipenarekin, ordura arte, tradizio herrikoi edo erlijiosoei noizean behin lotutako zenbait kontzeptu eta estiloren ordenatzea izango da. Garai honetan, hain zuzen ere, hartzen du zentzua musika klasikoaren adierazpenak eta eratzen dira bere adierazpideak. Kontzertu edo sinfonia bezalako hitzek gaur egun ematen diegun esanahia hartzen dute.
