Gaur egungo musika eta abangoardiakoa
- GRAFIKOA: Laburpen-taula
- AUDIOA: Jazzaren historiari buruz gehiago ikas ezazu
- TEST: Gezi bidez lotu
- TEST: Egia edo gezurra?
XIX. mendearen amaieran, iragan erromantikoaren kontrako erreakzio bortitza sortzen da, intelektualagoa den eta hain hunkigarria ez den musika baten bila, eta oso joera desberdinak ekarriko dituena, XX. mendean garatuko direnak. Orkestra handien eta musika sinfonikoaren mendea da eta hauekin batera perkusio-instrumentuak sartzen dira. Opera ahuldu egiten da, baletak garrantzi handia hartu ahala.
Erritmoa, iraganean melodiaren mende zegoena, askatu egiten da, eskema metriko berrien sorrerarekin. II. Mundu-Gerraren ondoren abangoardiako musika sortuko da. Bere obsesio nagusiak tinbrea eta erritmoa dira, eta musika konkretuaren forma aske eta ez-melodikoetan gauzatzen da, elektronikoa eta aleatorioetan. Hona hemen mugimendu nagusien laburpena.
- Neoerromantizismoa: ohitura erromantikoen jarraipena adierazten du, orkestra handiekin eta sinfonia luzeekin. Richard Strauss bere ordezkari garrantzitsuenetariko bat izan zen.
- Inpresionismoa: erromantizismoaren kontrako erreakzio gisa sortzen da. Lausotasun atmosferikoko estetika bat sortzen du, bere berezko zolitasunagatik soinuaren eta akordearen balioespena ekarriz. Claude Debussy, da inpresionismoa lantzen duen musikari nagusia.
- Espresionismoa edo dodekafonismoa: Arnold Schönbergek ordura arte harmonia eta tonalitatea zuzentzen zuten lege guztiak ezerezten ditu. Berarentzat, eskalako hamabi soinuek balio eta funtzio bera dute. Korronte hau serialismo izenarekin ere ezagutzen da.
- Politonalismoa: dodekafonismo edo serialismoaren kontrako erreakzio gisa sortzen da eta bere goieneko unera 1920. urte inguruan heltzen da. Tonu desberdinetako zenbait melodia gainjarri ekartzen ditu.
- Mikrotonalismoa: hamabi tonuerdiko sistema banatu nahi izan zuten unitate txikiagoetan, tonu-heren eta -laurdenetan.
- Neoklasizismoa: XVIII. mendeko klasizismoaren eredu estetikoetara itzultzen da.
- Nazionalismoa: musika-adierazpenen bilaketa herrien folkloreetan. Joera honen ondorioz, perkusio-instrumentu berriak sartuko dira eta balet modernoa sortuko da. Errusian, bere ordezkarietako bat Rimsky Korsakov izan zen, Txekoslovakian, Anton Dvorák, eta Estatu espainiarrean, Isaac Albéniz.
- Arkaismoa eta exotismoa: ekialdeko musiken eta musika exotiko eta primitiboen eragina. Indar erritmikoa eta dinamismoa ditu gustuko.
Musika-adierazpen berriak
XX. mendean zehar, musika-adierazpen berriak sortzen dira. Jarraian, garrantzitsuenak deskribatzen dira.
- Jazza: hiru alderdi ditu: ragtime, blues eta jazza zehazki esanda. Jazzak musika kultuan izandako eragina, metalezko instrumentuen soinuan eta bere akorde eta armonia tipikoen garapenean nabaritzen da.
- Musika populista: heziketa-helburuekin sortutako musika da, eta arteak herriarentzat izan behar zuela zioen Bertolt Brecht dramagilearen ideia sozialetik abiatzen da.
- Makinismoa eta hotsak: musikari aplikatutako futurismo poetikoa da, eta motor, gurpil, helize, hauspo, eta abarren hotsak erabiltzen ditu.
- Konkretua: hotsen erritmo eta tinbreen antolaketa zabaltzeko gogoa. Edozein hots batzen du, bai naturakoa edo bai teknikak sortutakoa, zinta magnetofonikoan grabatzen eta elektronikoki maneiatzen dena. Pierre Henryren Gizon bakarti batentzako sinfonia adibide bat da.
- Elektronikoa: musika konkretuan benetako hotsak batzen eta gero maneiatzen diren bitartean, musika elektronikoan sonoritate berriak egiten dira aparatu elektronikoen bidez. Karlheinz Stockhausenen I eta II. Estudioak adibide bat da.
- Aleatorioa: dodekafonismoaren kontrako erreakzio gisa sortzen da. Bere ordezkarientzat errakuntza bat da musikak sortzen duen sentimendu bakoitza zehazki erreproduzitzen aritzea, honekin obra bat ez da definitua geratzen bere joaldiaren momentura arte, jotzailearen inprobisazioa beharrezkoa izanik. John Cageren Pianorako adaketa-musika adibide bat da.
