MUSIKA

Musika eta makinak

XX. mendean musikaren garapena garapen teknologikoarekin batera mugitu da. Horrela, elektrizitatearen agerpenak berritze-prozesu guzti honen etorkizuna ekarri du.

Mende hasieran, Tadheus Cahill iparramerikarrak Telharmoniuma sortu zuen: sorgailu mekanikoen bidez soinuak sortzen dituen makina bat da, bere mugimenduak seinale elektriko bihurtuz. Bere seinale-potentzia izugarria, garai horretan anplifika ezina zen, eta bere tamaina handia zela eta, asmakizunak huts egin zuen baina ondorengo aurkikuntzetarako inspirazio-iturri izan zen:

  • Hammond. Organo elektrikoa da eta bere motoreak bere abiadura korronte elektrikoren frekuentziarekin sinkronizatzen zuen.
  • Theremini. Tonu sinpleak sortzen zituen osziladorea zen. Gozatzea eta soinua kontrolatzen zuten bi antenez hornitua zegoen.
  • Moog. Tentsio elektrikoaren bidezko kontrolean oinarritutako sintetizadorea. Instrumentu integratu modularra, tamaina txikikoa eta sintesi-prozesu konplexuak gauzatzeko gai dena.
  • Buchla 400. Lehenengo sekuentziadore analogikoa.