MIDI »»
Sintetizadore elektronikoak
Soinuaren sintesi digitalak aukera berriak irekitzen dizkio musika-edizioaren munduari, ez baita naturan ematen diren soinuetara mugatzen, baizik eta inguru naturalen bidez birsortu ezin daitezkeen, existitzen ez diren edo imajinaezinak diren beste batzuk sortzea posible izango da.
Sintetizadore baten soinua funtsezko hiru faktoreren elkarrekintzari esker sortzen da:
- Osziladoreak: soinua sortzen duten mekanismoak.
- Iragazkiak: osziladoreek sortutako seinalea moldatzen dute.
- Anplifikadoreak: seinale hori indartzen dute.
Honek soinuaren sortze elektronikoa suposatzen du bere oinarrizko elementuen aldaketa eta kateaketatik abiatuta:
- Altuera: soinua sortzen duen gorputzaren bibrazioen frekuentzia.
- Tinbrea: soinu batek izaera berezia eta bere-berea izatea egiten duen ezaugarria.
- Intentsitatea: bi balorek mugatzen dute:
- Intentsitate-maila: dezibeletan neurtzen dena.
- Sonoritate-maila: fonetan neurtzen dena.
Sintetizadoreak bi motakoak izan daitezke:
- Analogikoak: informazioa zenbakizko eskalari lotuta dago.
- Digitalak: informazioa biko kode batean kodetzen da.
MIDI »»
