MIDI
Musical Instrument Digital Interface akronimoari dagokio. Mintzaira honen bidez sintetizadore desberdinen arteko komunikazioa egon daiteke eta horien informazioa ordenagailu batekin truka daiteke. Protokolo bat osatzen du, hau da, arau-multzo bat da eta horien bidez ordenagailuek datuak jasotzeko modu zehatza ezartzen dute.
Osagai desberdinen artean sortzen den harremanak maisu-morroi harremana izena hartzen du, eta elementuen arteko lotura zehazten du, honako hauek direlarik:
- Mekanismo kontrolatzailea. MIDI kodeak sortzen ditu, eta informazioa kudeatzen duen konputagailua da.
- Informazio-hornitzailea. Aginduak MIDI sisteman jaso eta betearazten dituena da. Edozein instrumentu izan daiteke, baina gehienetan sintetizadore bat.
MIDIaren aplikazioek aukera ugari ematen dituzte zuzeneko musika-erreprodukziorako, instrumentu bakar baten bidez beste hainbat instrumentutatik datozen milaka soinu erreproduzitu ditzakegulako.
| Modeloak | Enpresak | Urteak |
|---|---|---|
| JX -10 | Roland | 1982 |
| DX - 7 | Yamaha | 1983 |
| D - 50 | Roland | 1987 |
| M1 | Korg | 1988 |
| JD - 800 | Roland | 1989 |
