Sekuentziadoreak
- ANIMAZIOA: Etxeko estudio baten osagaiak
Sekuentziadoreek garai bateko magnetofono multipisten funtzioa betetzen dute, hau da, musika grabatzea.
Bien arteko aldea hauxe da: magnetofono analogikoetan, informazioa, funtsezko imanen kate-itxurakoa, zinta plastiko batean biltzen da euskarri gisa; sekuentziadorean, aldiz, zenbait MIDI gertaera erregistratzen dira, hau da, etengabe alda daitekeen informazioa kudeatzen da lehenbiziko sortzearen kalitatea inoiz galdu gabe.
Gaur egun, informatika-garapena aliatutzat izanda, ikaragarri handitu da sekuentziadoreen gaitasuna, hardware espezifiko eta autonomo gisa ager daitezke, sintetizadore batean integratuak edo software gisa, soinu-txartel batekin batera, etxeko ordenagailuetan lan egiteko.
Azken bertsio honetan jarriko dugu gure arreta, jendearen eskura egonez gero, musika-sortzean nolabaiteko demokratizazioa ekarri duelako, etxean estudio txiki bat antolatzeko aukera eskainiz oso kostu baxuan.
