MP3 »»
Sekuentziazio-programak
Era askotako eta ezaugarri desberdinetako programak daude ordenagailuen bidez musika editatzeko. Ondoren, programen eta bere aplikazioen zerrenda bat ikus dezakezu.
- Cubase. Programa estandarra. Interface bat sartu zuen lehenengoa izan zen, musika-edizioa atalka egin litekeelarik. Steinberg konpainiak asmatu zuen.
- Logic. MIDI nahiz audio digitala kudeatzen du. Honen bidez, erregistratutako informazioa musika-notazio tradizional gisa transforma daiteke. Emagic enpresak sortutako programa da.
- Cakewalk. PCetarako sortutako lehen programa da eta txartel-kopuru handia eramaten du. Twelve Tone konpainiak garatu zuen.
- Sound Forge. Formatu mota asko onartzen du eta, gainera, audio eta bideorako sinkronia-funtzio bat du. Sonic Foundryk diseinatu zuen.
- Pro Tools. Aldaketa handia izan da eta, dudarik gabe, edizio digitaleko lan-sistema hoberena da, eta beharrezkoa du berezko hardware indartsu bat, esparru guztietan lan egiten uzten duena: MIDI, audio digitala, zinea, bideoa. Honez gain, bateragarria da aurrerago deskribatu ditugun programekin. Bere edizio-aukerak ia infinituak dira, horregatik gogokoen bihurtu zen eremu profesionalean. Digidesigns enpresak sortu zuen.
MP3 »»
