Musikaren demokratizazioa
- GRAFIKOA: Musika interaktiboa
- TEST: Gezi bidez lotu
- TEST: Zer da zer?
Teknologia berriak eskuratu ahal izateak eta maila praktikoan "egizu zuk zeuk" punk maximaren aplikazioak, egile berri askoren ahotsa entzun ahal izatea ekarri du.
Iraultza teknologiko honek guztiak musika-kultura berri baten sorrera ere eragin du, bere nukleoa dantza-musika eta hip-hopak osatzen dutelarik. Bi estilo hauek behar-beharrez musikariak ez diren, musika irakurtzen eta idazten ez dakiten, eta instrumentistak ez diren pertsonen irudimenetik sortzen dira. Eta hau da paradoxa, puntako teknologiaz baliatzen baitira musikari bere primitibismoa bueltatzeko, artifizioz gabetuz eta erritmoari protagonismo osoa emanez.
Une nagusi gisa aipa dezakegu Bomb the Bassen Beat dis diskaren agerpena 1988an. Izen honen azpian 18 urteko mutiko bat zegoen, Londreseko aldirietan bizi zena eta Tim Simenon izena zuena. Mutiko honek, diskoa bere logelan egin zuen osorik, ordenagailuaren eta samplerraren laguntzaz bakarrik. Zigilu apal batek editatu zuen, eta arrakasta izan zuen kale eta klubetan, eta ondoren salduenen zerrendetara pasatu zen.
