MUSIKA

Musikaren jatorrietatik Errenazimentura

Nahiz eta musika gizakia bezain antzinakoa den, badira hainbat teoria bere jatorriari buruz. Baliteke lehenengo aldiz hileta-zeremonian laguntzeko erabili izana, bi harri jotzean sortutako erritmoarekin batera abesten zuen ahots bakar bat izanik. Dena dela, besteen artean, Darwinek musika hizkeraren aurretikoa zela ondorioztatu zuen.

Musika-tresnaren lehenengo adierazpen grafikoak orain dela lau mila urte agertu ziren Egiptoko hilobietan. Gorteko musikariak, txirulekin, harpekin... aurkezten zizkiguten. Ezagutu zen lehenengo musika-eskola Schola Cantorum izenekoa izan zen, Gregorio Handia, Aita Santuak sortua, K.a. 600 urtean. Ehun urte geroago Txinan lehenengo orkestrak garatuko dira.

Erdi Aroan, polifonia asko zabaldu zen eta musika elizetan jotzen zen bereziki, baina bazegoen, halaber, herri-musika, juglareek eta trobadoreek eskaintzen zutena.

Errenazimentu musikala kontrapuntua asmatu izanagatik nabarmentzen da, eta madrigalak eta moteteak izenekoen bidez, berriz, gizakiaren ahotsa bultzatzen zen. Josquin des Prés, Giovanni Palestrina eta Tomás Luis de Victoria , espainiarra, garai honetako autore garrantzitsuenak izan ziren. Azkeneko hau Hildakoen meza izeneko obra zoragarriaren autorea izan zen 1480. urtean. Lehenengo aldiz Europan partitura inprimatua agertu zen.

Forma-musikal anitzak sortu ziren eta horiekin batera eskola desberdinak, esate baterako, flandestarra, frantziarra, ingelesa, alemaniarra eta espainiarra.

Kontrapuntua

Kontrapuntua aldi berean jotako bi melodia edo gehiagok osatzen dute. Honek melodia bat beste batekin kontrajarrita dagoela adierazten du. Kontrapuntuaren adibide arrunta fuga da. Fuga imitazioan oinarrituta dago. Ahots bakoitzak aurreakoaren atzean sartzen da melodia berdinarekin, tonalitatearen arauak jarraituz. Bach kontrapuntuaren maisutzat hartzen da.