MUSIKA

Barrokotik Klasizismora

Historialarien arabera, barroko musikala XVI. mendearen amaieran hasi zen Monteverdiren lehenengo operen antzezpenarekin, eta 1750 urtean bukatu zen, Johann Sebastian Bach hil zenean.

Garai honetako musika instrumentala erritmo finko batean oinarritzen zen, hau da, etengabeko baxua, eta honen gainean, askotan bat-batean egindako melodiak jotzen ziren. Ganbera-musika XVI. mendean geratzen da guztiz ezarrituta.

Barrokoko musika gehien jorratu zuten herriak Italia eta Alemania izan ziren, Monteverdi edo Antonio Vivaldi autoreekin. Azkeneko hau musika klasiko osoaren obrarik ospetsuenetariko baten autorea izan zen: Lau urtaroak. Alemanian, Bach eta Georg Friedrich Häendel, Mesias obraren autorea, entzute handiko ordezkariak izan ziren.

Frantzian ere musikagile garrantzitsuak izan ziren, Jean Baptiste Lully eta Jean Philippe Rameau bezalako konpositoreak, hain zuzen ere. Ingalaterran Henry Purcellekin, Dido eta Eneas opera ospetsuaren autorearekin, gauza bera gertatu zen. Garai honetan zenbait musika-tresna hobetu ziren, biolina esaterako, eta 1709 urtean Bartolomeo Cristoforik pianofortea, pianoaren aurrekaria, asmatu zuen.

Klasiko hitza, gutxi gorabehera 1720tik 1800era doan aldiarekin erabiltzen da. Aldi horretako batzuk oreka, gehiegizko ornamentuen lagapena edo formaren perfekzioa izan ziren besteak beste. Oro har, melodia-, armonia- eta forma-kontzeptu berri bat garatu zen.

Musikari Klasikoetan nabarmenenak Wolfgang Amadeus Mozart eta Ludwig van Beethoven izan ziren.

Stradivarius biolinak

Musika-tresna batzuk museoko piezatzat har litezke. Stradivarius biolinek, hain zuzen ere, bere soinu berezia dela eta, izugarrizko prezioetara iritsi izan dira. Biolin hauen izena XVIII. mendean fabrikatzen hasi zen artisauarena da: Antonio Stradivario eta oso baliotsuak dira, ez baitakigu zergatik jotzen duten hain ondo. Ezaugarri horrek imitaezinak eta pieza bakar bihurtzen ditu.