Erromantizismotik gaur egungo musikara
Erromantizismoa XVII. mendearen hasieran hasten da eta mende horren erdian bukatzen da. Musikari dagokionez, konposizio berriei sentimendua ematen zaie eta musikariek bere lana gehien garatzen utziko dien adierazpen-ahalmen pertsonal eta banako bat bilatzen dute. Horrela gertatuko da Franz Liszt musikagilearekin, pianoan, edo Nicolo Paganinirekin biolinean.
Musika burgesiak hedatuko zuen gero eta boteretsuagoa, areto aristokratikoetatik eta elizetatik aterako duelako. Lieda mende horretako forma ezaugarriena izan zen. Ahots-konpozio horrekin, musika eta poesiaren arteko fusioa lortuko zen. Pianorako hainbat pieza sortu ziren dantza edo pieza-lirikoaren itxuran. Horien izenak eszena erromantiko bat edo gogo-aldarteren bat gogoratzen zituzten.
Garai honetako autore ospetsuenak, besteen artean, Franz Schubert, Héctor Berlioz, Frederic Chopin, Johannes Brahms, Richard Wagner eta Giuseppe Verdi izango dira.
Musika erromantikoaren azken urteak inpresionismoaren agerpenean (Claude Debussy eta Maurice Ravel autoreekin, hain zuzen) eta musika nazionalistaren agerpenean oinarritzen dira. Azken honek Errusian garrantzia handia izan zuen, Piotr Ilich Chaikovski, Alexander Borodin edo Mijail Glika musikagileen lanei esker.
Gaur egungo musika XIX. mendearen bukaeratik gaur egun arte jotzen dena da. Jazzaren agerpena, grabaketa-teknika berriei esker musika jende guztiarengana helarazteko ahalmena, eta sintonizadoreen agerpena, 1940 urtean, garai honetako ezaugarriak dira. Garaiak honetan, gainera, dodekafonismoak erdiko tonalitatea ordezkatzen du. Garai honetako autore garrantzitsuenak Claude Schönberg, Bela Bartók, Igor F. Stravinsky, John Cage, Pierre Boulez eta Karlheiz Stockhausen dira.
Paganini deabrua
Niccoló Paganini biolin-jole eta musikagile handiaren garaikideek bere izugarrizko ahalmena Deabruarekin egindako itun baten ondorioa zela pentsatzen zuten.
